'Boludezimak', dezima argentinarren inguruko ikastaroa Algortan
2009-10-22 17:52 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.
Ikastaroa urriaren 27an izango da, datorren martitzenean, 20:00etan. Ez da lehen aldia Wilson Saliwonczyk Getxon dagoala, 2007ko bagilean saio bizia eskaini eben-eta Paya anaiakaz batera Piper’s tabernan. 2008. urtean, Payatarrak, Maialen Lujanbiogaz eta Saliwonczyken gidaritzapean, bertso-birea egin eben, ganera, Uruguay, Brasil eta Argentinan.
Wilson Saliwonczyk eskarmentu handiko payadore argentinarra da. Buenos Aireseko 9 de Julio uriko inprobisatzaileak munduko hainbat bazter bisitau ditu bere gitarreagaz: Alemania, Bolivia, Ingalaterra, Frantzia, Peru, Suitza…
Edukiak
Dezima Iberoamerikako inprobisazinoaren tradizino gehienetan errotu dan estrofea da. Ikastaroan, bere egitura dinamikoa aztertzeaz gan, dezimearen eta inprobisazinoaren arlo esanguratsuenak azalduko ditu Saliwonczykek. Aztergai nagusiak zazpi izango dira:
Dezima zerotik hasita: estrofearen eskemea eta sorkuntza-teknikak.
Dezimearen barruko-azterketea: estrofen antolaketea eta funtzionamentua.
Errimea: pizgarri bihurtutako trabea.
Aldez aurreko estrategia eskematikoak: oroimen librea eta oroimen lotua.
Inspirazinoaren motorrak: biztu ezin direnak eta amatau ezin diranak.
Inprobisazinoa, etenik bako lapsusa: 'bururatzen jatan lehenengo gauzea' vs 'etenik bako autozentsurea'.
Gogoa, bildurra, norberaren segurtasuna, lan ideologikoa.
Wilson Saliwonczyk-en ganeko informazino gehiago:
- Bideoak
- Bat-bateko saioak
- Bertso idatziak
- Prentsa dossierra
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!