'Bertsolaritza eta kazetaritza' mintegia Bertsozale Alkartearen eskutik
2009-09-08 11:15 BertsolaritzeaBertsozale diran irakurle, entzule, ikusleei ez eze, bertsolaritzara hurreratzen dan jente barriari be bertsoez azalpenak emoteko bitartekoak eta baliabideak emon nahi deutsez kazetariei Bertsozale Alkarteak. Horretarako, egun biko mintegia antolatu dabe.
Udagoienean Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 jokatuko da. Danetara, 14 saio izango dira, urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldon (BEC) amaituko da.
Txapelketeak milaka lagun batuko ditu saioz saio eta komunikabideetan oihartzuna izango dau. Bertsozale diran irakurle, entzule, ikusleei ez eze, bertsolaritzara hurreratzen dan jente barriari be bertsoez azalpenak emoteko bitartekoak eta baliabideak emon nahi deutsez kazetariei Bertsozale Alkarteak. Horretarako, egun biko mintegia antolatu dabe Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan, Mintzola ahozko lantegian.
Egun biko mintegia izanik, edukiak be bi zatitan batuko dira. Lehen egunean, oinarri teoriko batzuk emongo jakez kazetariei. Ez dira izango alderdi teknikoetara mugatuak, ikuspegi osotuagoagaz landuak baino. Batetik, bat-bateko bertsoa gaur egun zelan ulertzen dan azalduko da, eta hori zelan islatzen dan epai erispideetan. Bestetik, bertsolarien sortze-prozesurea hurreratzeko saioa egingo da, euren lekuan jarteko ahalegintxua. Lehen egun horretako helburua ez da kazetariak entzule edo hartzaile huts izatea; euren zalantzak eta kezkak argitzea da helburu nagusia, euren eretxiak aditzea eta alkarren osogarri izatea.
Bigarren eguna praktikoagoa izango da. Bat-bateko bertsoak transkribiduteko jarraibide batzuk emongo jakez kazetariei, eta gero bertsoaldi batzuk aztertuko dira alkarregaz. Bigarren egun horretan be, kazetariei jakingarri iruditzen zaizkien alderdietan sakontzea da helburua. Eta kazetarien jakin-mina nondik nora dabilen eta zein oinarritatik abiatzen diren jakin ahal izateko, galderatxo bat erantzun dezatela eskatzen diegu (jarraian dator), gure azalpenak horretara egokitu ahal izateko.
Mintegiaren ezaugarriak
- Goizeko jardun bi izango dira, irailaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:30etara. Jardunak bi zati nabarmen izango ditu: irailaren 24an, 'Bat-bateko bertsoa, gaur eta txapelketan' eta 'Bertsoa sortzen' atalak tarteko eta irailaren 25ean, barriz, alderdi praktikoagoak jorratuko dira, 'Bertsoak transkribiduteko oinarriak' eta 'Bertsoaldi aukeratu batzuk. Eretxi trukea' atalak tarteko.
- Helburua: bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi daben kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak emotea eta sakondu nahi daben ganerakoei bertsolaritzara hurreratzea.
- Irakasleak Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira.
- Mintegia dobanekoa izango da.
Izena irailaren 18a bitartean emon daiteke info@txapelketanagusia.eu helbide elektronikora mezu bat bialduz (Bialdu beharreko datuak Bertsozalen topauko dozuez).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!