'Xalbador Eguna' ospatuko dabe Urepelen urriaren 10ean eta 11n
2009-09-10 18:25 BertsolaritzeaMusika, bertso edota herri kirolen bidez -besteak beste, Erramun Martikorena, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus izango dira- barriro be Xalbadorren irudiak euskerea eta euskal kulturearen aldarrikapena ekarriko ditu Urepelera.
Urriaren 10ean eta 11n, Xalbador eta Antonio Zavala lelopean, Urepelen egingo da 2009ko Xalbador Eguna. Musika, bertso edota herri kirolen bidez -besteak beste, Erramun Martikorena, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus izango dira- barriro be Xalbadorren irudiak euskerea eta euskal kulturearen aldarrikapena ekarriko ditu Urepelera. Aurten, ganera, Deiadarra alkarteagaz batera, Euskaltzaindiak be antolatuko dau eguna. Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuaren esanetan, 'ez bakarrik euskerearen aldetik, euskal izaerearen aldetik be, Xalbador ezinbesteko erreferentzia da, eta horregaitik Euskaltzaindia hor izatea behar-beharrezkoa da'.
Sagarnagaz batera, Itxaro Bethart Deiadarra alkartearen izenean; Joxe Mari Iriondo, hasieratik Xalbador Egunaren antolakuntzan ibilitakoa; eta Joakin Berasategi Sendoa-ren ordezkaria izan dira aurkezpenean.
Hasteko, aurtengo leloaren ganean egin dau berba Joxemari Iriondok: 'Jende askok ez jakin arren, Antonio Zavalak eta Xalbadorrek lan asko egiten eben alkarregaz, oso lotura estu, luze eta handia izan eben euren artean'. Antza, Antonio Zavala askotan joan zan Urepelera, bertsolariagaz berba egitera, liburuen probak zuzentzera, kontsultak egitera...
Hain zuzen be, Iriondok aitatutako Joxemari Aranalde zana gogora ekarri dau Itxaro Berthartek, berenberegi, 'Aranalderen eraginez, eta berari esker antolatu gendualako Deiadarra taldea eta Xalbador Eguna'. Egun hori 'euskerearen jaia izatea gura dogu, gure nortasuna erakusteko modu bat, eta Ipar Euskal Herrian be bizirik gagozala esateko jaia'.
Hauxe izango da 2009ko Xalbador Egunaren egitaraua:
Urriaren 10ean, zapatua:
-
19:00: Gipuzkoako gazte talde baten Xalbadorren inguruko errezitala.
-
21:00: lagun arteko afaria, kantariek alaituta: Erramun Martikorrena eta Xendarineko ahiztak.
Urriaren 11n, domekea:
-
09:30: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
-
10:30: Mezea eta Xalbadorren hilobira bisitea.
-
Goiz guztian argazki zaharrarren erakusketea, Urepeleko ezker paretan.
-
12:30: Herri kirolak, Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) ekipoak: sokatirea, sega, orgea altzetea eta lastoa altzetea.
-
13:30: Bazkaria, eta herri kantak.
-
15:30: Umeen txokoa, herri kirolak umeei egokituta.
-
15:30: Bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile: Joxemari Iriondo.
-
17:30: Erromeria, trikitilariakaz.
Zapatuko afarian edota domekako bazkarian parte hartu gura dabenek 665707804 edo 0033624332995 telefono-zenbakietara deitu behar dabe urriaren 5a baino lehenago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!