Abenduaren 13an jakingo da Egañari nork kenduko deutson txapela burutik, inork kentzekotan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-16 15:31   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin antolatzen dan ekimena izanik, eta 2005ean Andoni Egañak txapela buruan jantzi ondoren, aurten, abenduaren 13an, betiko txapeldun nekaezin horrek ala beste batek jantziko dauen jakingo dogu.

Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin antolatzen dan ekimena izanik, eta 2005ean Andoni Egañak txapela buruan jantzi ondoren, aurten, abenduaren 13an, betiko txapeldun nekaezin horrek ala beste batek jantziko dauen jakingo dogu. Txapelketearen aurkezpena Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon egin dabe gaur eta bertan izan dira Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidente Iñaki Murua; Txapelketa Nagusiaren arduradun Xabino San Sebastian; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondo; BBK-ko ordezkari Gorka Martinez; Kutxa-ko Iñaki Almandoz; Caja Vital Kutxa-ko Iñaki Gerenabarrena; eta Euskalteleko ordezkari Olatz Basagoiti.

Danetara, 14 saiok osotuko dabe urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen amaituko dan Bertsolari Txapelketa Nagusia. Ibilbidea, 44 bertsolarik parte hartuko dabe, aurreko edizinoan baino 6 gehiagok, tartean 13 emakume eta gainontzekoak gizonezkoak. Ganera, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile be egongo dira lanean.

Txapelduna izentetea garrantzitsua bada be, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiak beste hainbat helburu ditu eta Muruak horreetariko batzuk aitatu ditu prentsaurrekoan: 'euskaldunak gogoan, euskaldun barrien lana eta euskerea erabilteko daukien gogoa goraipatu behar da, euskerara hurreratzeko egiten daben beharragaitik; eta oraindino hurreratu ez diranek be, eurek gura daben mailan, euskerara eta bertsolaritzara hurrera daitezan animetan doguz'. Helburuen atalean, Ariztondok zehaztu dau txapelketea eta, orokorrean, bertsolaritzea 'bizkaierea hedatzeko eta sustatzeko tresna bikaina' dala.


Ezaugarri nagusiak

Bertsozale eta bertsolariek bertso saioetan eta txapelketatan bizi dituen emozinoak agirian ixteko helburuagaz, errusiar mendi baten loopiak irudikatzen ditu aurtengo logoak. Bestalde, musikeari jagokonean, aurten sintonia izan beharrean, letra eta guzti batzen dauen kantea izango dau txapelketeak Zura taldeari esker. Fase eta sailkapenei jagokenean, final-laurenetan 36 bertsolarik parte hartuko dabe, sei bertsolariz osotutako sei taldetan eta saio bakarrera; finalaurrekoetan 24 bertsolari lehiatuko dira: izena emon daben 2005eko zazpi finalista eta final-laurenetako saioetatik sailkatu diran 17 bertsolari; finalean, zortzi bertsolari izango dira, 2005eko txapeldun Andoni Egaña gehi finalaurrekoetatik sailkatutako zazpi bertsolariak.


Sarrerak

Arruntak

Bazkideak

Gazteak

Final-laurdenak

9€

6€

4€

Finalaurrekoak

12€

9€

4€

Finala

26€

18€

6€

Bonoak

60€

45€

25€

Finaleko bazkaria

20€

Finalerako autobusa

12€

Gazteak 16 urtera bitartekoak dira eta bonoak ez dau finalerako balio izango. Saioetako sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eu webgunean, baita ohiko saltokietan eta saio bakotxa hasi aurretik zabalik egongo diran lehiatiletan be.


Egutegia

Final-laurenak - Ordutegia, 17:30

Urriak 3, zapatua, Zestoa. Gurutzeaga pilotalekua.
Urriak 10, zapatua, Leitza. Udal kiroldegia
Urriak 11, domekea, Bilbo. Arriaga antzokia.
Urriak 17, zapatua, Uztaritze Kiroleta pilotalekua.
Urriak 18, domekea, Zarautz. Aritzbatalde pilotalekua.
Urriak 24, zapatua, Laudio. Lamuza Granja pabilioia.
Tartean (Zemendiak 1 asteburua) atsedena.


Finalaurrekoak — Ordutegia, 17:30

Zemendiak 7, zapatua, Bergara Udal pilotalekua
Zemendiak 8, domekea, Gasteiz Europa pabilioia
Zemendiak 14, zapatua, Tolosa Usabal kiroldegia
Zemendiak 15, domekea, Hendaia Beltzenia pilotalekua
Zemendiak 21, zapatua, Gernika Jai-Alai pilotalekua
Zemendiak 22, domekea, Iruñea Anaitasuna pabilioia
Zemendiak 29, domekea, Donostia. Antonio Elortza
belodromoa
Tartean (abenduak 6,7,) atsedena, Durangoko azoka eta zubia


Finala: abenduak 13, BEC — Ordutegia, 11:00 eta 16:30


Informazino gehiago: www.txapelketanagusia.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu