Abian Okelar Bertso Paper Sariketea
2009-07-24 10:47 BertsolaritzeaUrriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com zein Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbideetara.
Urriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com helbidera. Gazteen eta helduen mailan antolatu dau txapelketea Mutrikuko Bertso Eskoleak. Lanak helbide honetara be bialdu daitekez: Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa). Sariak San Tomas egunean emongo ditue.
Urtero legez, maila bi egongo dira: gazteak, 16 urtera arte; eta helduak, 17 urtetik aurrera. Gazteek, gitxienez, 3 bertso edo 6 kopla aurkeztu beharko ditue. Helduek, barriz, 6 bertso gitxienez. Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da.
Sariei jagokenez, helduen mailan, irabazleak, txapela janzteaz gan, 450 euroko diru-saria jasoko dau. Bigarrenarentzat 250 euro dagoz eta saritu bako lehen mutrikuarrarentzat, 100. Gazteen atalean, irabazleari txapela, 90 euro eta oparia egokituko jakoz; bigarrenari 50 euro eta oparia; eta saritu bako lehen mutrikuarrari, 30 euro eta oparia. Bertso sorta batek ez dau sari bat baino gehiago jasoko eta epaimahaiak holan erabagi ezkero, sariren bat emon barik itxi leike.
Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu bakoak eta inon saritu bakoak izango dira eta lanak izenordez sinatuko dira. Bertsoakaz batera izenordea agirian dauen gutunazal baten barruan egilearen izenordea, izena, helbidea, edadea eta telefono zenbakia bialduko dira. Bertso bakotxari bere ordena zenbakia jarriko jako. Bestalde, bertso sorta bakotxaren doinua jartea komenidu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!