Inoz baino kolore gehiago

Bizkaie! 2010-06-16 17:28   Bertsolaritzea

'Zeanurin hasi eta Bermeoraino, Berriatua, Derio, Arrigorriaga, Berriz, Zierbena eta Algortatik pasauta 72 bertsolari, 1.000tik gora entzule, 40 bat gai-jartzaile, 15 bat epaile, 13 kanporaketa eta girotze saio bertso-afari formatoan... Hori dan hori bakotxaren kolore eta tonuakaz'.

Pintzeladaz pintzelada, eskualdez eskualde, Bizkaiko bertsogintzearen hormairudia osotuten joatea izan da aurtengo Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketen helburua. 'Eta esan geinke inoz baino kolore gehiago euki dituala hormairudi horrek. Zeanurin hasi eta Bermeoraino, Berriatua, Derio, Arrigorriaga, Berriz, Zierbena eta Algortatik pasauta 72 bertsolari, 1.000tik gora entzule, 40 bat gai-jartzaile, 15 bat epaile, 13 kanporaketa eta girotze saio bertso-afari formatoan... Hori dan hori bakotxaren kolore eta tonuakaz'.

Interneteko plazan be ez da pintzeladarik falta izan, 1.000tik gora jarraitzaile www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean eta 129 zale facebooken. Kopla Barik telebistako bideoek be 1.000tik gora bisita izan ditue (bizkaikotxapelketa.biz-etik, bestelako webguneetatik edota Vimeotik bertatik). 'Eskerrik asko horreri danari eta baita bide horretan babesle eta laguntzaile izan doguzan erakunde, udal, komunikabide, alkarte eta bertso-eskolei be'.

Halandabe, hormairudia amaitu barik dago eta udagoieneko koloreakaz jantzita etorriko da Bizkaiko Txapelketea. Danetara, 30 bertsolarik parte hartuko dabe kanporaketa fasean, eskualdeetako txapeldunek eta eskualdeetan puntuen arabera sailkatutakoek. Hori bai, inoz 2008ko txapelketa aurretik Bizkaiko finalista izandakoek be aukerea dabe kanporaketetara zuzenean pasetako. 2008ko finalistak, ostera, finalaurrekoetara pasauko dira zuzenean. Hemen kanporaketetara sailkatuen behin behineko zerrendea:


Eskualdeetako txapeldunak:

Eñaut Intxaurraga
Joseba Artza
Mikel Goiriena
Oihana Bartra
Miren Amuriza
Ion Barrocal
Jone Uria
Xabier Enbeita


Jasotako puntuen arabera sailkatuak:

1 Gorka Lazkano 262
2 Eneko Abasolo 252
3 Gorka Ostolaza 243,5
4 Iñaki Iturriotz 243
5 Ander Elortegi 239,5
6 Beñat Ugartetxea 237,5
7 Eñaut Urubur 233,5
8 Itxaso Paia 232
9 Olatz Ibarluzea 232
10 Eneko Arrate 231,5
11 Xabat Galletebeitia 231,5
12 Lander Ibarluzea 231
13 Aitzol De Castro 226,5
14 Iker Belaustegi 226,5
15 Arrate Illaro 225,5
16 Ortzi Garitano 223
17 Joanes Igeregi 221,5
18 Julen Sololuze 219,5
19 Pello Ormazabal 218,5
20 Perdu Vidal 217,5
21 Beñat Vidal 216
22 Asier Legarreta 214,5

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu