AbTx09, sustraiak errotuz

Bizkaie! 2009-02-13 14:26   Bertsolaritzea
Asier Otamendi 10. txapelaren bila

Zuhaitz forman dator 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketea baina zuhaitzetako adarretan gora igon beharrean, behera joanez: sustraiak aspaldi botatako zuhaitza da Arabako bertsozaletasuna, eta sustrai horreek errotzeko, indartzeko helburua dauka aurtengo txapelketeak.

Danetara, 18 bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketa, bi finalerdi eta final handian. Edade, genero, kolore eta bertsomolde desbardinetakoak diranez, saio politak iznago dira, seguru.

Egitaraua

Kanporaketak:

- Zezeilaren 21ean, Amurrioko Arenalde jatetxean. Bertsolariak: Manex Agirre, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.
- Zezeilaren 27an, Oioneko La Cueva jatetxean. Bertsolariak: Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Alberto Martinez 'Betto', Xabi Igoa, Ander Solozabal eta Izar Mendiguren. Gai-jartzailea: Idoia Beitia.
- Zezeilaren 28an, Zalduondoko Zeledon Toki Elkartean. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Iker Agirre eta Jagoba Apaolza. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.

Finalerdiak:

- Martiaren 15ean, Ondategin.
- Martiaren 22an, Aramaion.

Finala:

Apirilaren 4an, Gasteizen, Printzipal Antzokian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu