Juanjo Repaldizagaz berbetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-02-02 13:00   Bertsolaritzea

Juanjok, hainbat urte daroaz umeen artean bertsoa sustatzen. Bertsoaren munduan sartzen laguntzen batzuei eta mundu horretan segiduten beste batzuei, behar-beharrrezkoa dan lana da Juanjorena.

Barikuan esan neutsuen moduan, Bizkaiko bertsolari gazteek Gorozikako barnetegian egin daben egonaldiaren ganeko barriagaz natortzue. Horretarako, Juanjo Respaldizagaz egin dogu berba. Juanjok, hainbat urte daroaz umeen artean bertsoa sustatzen. Bertsoaren munduan sartzen laguntzen batzuei eta mundu horretan segiduten beste batzuei, behar-beharrrezkoa dan lana da Juanjorena.

Guzti horren adibidea da astegoienean Gorozikan egin dabena. Bizkaie!-k goizeko lehen orduan egin dau berba barnetegian monitore lez egon dan Juanjogaz:


1.- Zein izan da barnetegiko egonaldiaren helburua?

Helburua, batez be, Bizkaiko bertsolari gazteen artean harreman-giroa sortzea izan da.


2.- Nongo jentea euki dozue?

Bilbokoak, Ondarroakoak, Durangokoak, Muskizekoak, Zornotzakoak… Aitatzekoa da lehenengoz Muskizeko gazte bi euki doguzala. Ondarroatik, esate baterako, talde sendoa etorri da aurten, aspalditik ez geunkan horrelako talderik Ondarroan eta zortzi gazte etorri jakuz bertatik. Sekula etorri bako jente asko euki dogu eta hori ona da, ziklo barri bat zabaltzen dalako eurakaz.


3.- Zenbat urte dira barnetegiko egonaldia egiten dozuena?

Hainbat urte da egiten dogula, hogei urte be igual, gehiago ez bada. Jon Lopategigaz hasi zan.


4.- Urtean zenbat bider egiten dozue?

Inoz lau bider be egin dogu. Hirutan, birritan be bai. Birritan egiten dogu gitxienez. Normalagoa izaten da lautan egitea. Gorozika eta Durangoko Ibaizabal ikastolea izaten dira gure egonaldietarako lekuak.


5.- Zelan joan da astegoiena?

Ondo-ondo, zapatuan be denpora ona egin eban eta Bizkargira bueltatxoa egin genduan. Bertsoak kantau, Athletiken partidua be ikusi genduan…


6.- Zenbat monitore egon zarie?

Guztira sei egon gara: Xabi Enbeita, Etxahun Lekue, Unai Ormaetxea, Iñaki Iturriotz, Ander Elortegi eta neu. Txandaka antolatzen genduan dana, zereginen arabera.


Patxadaz azpimarratu gura izan dot horrelako barnetegietan egiten dan beharra. Izan be, gaur egun plazarik plaza dabilzan bertsolari asko bertatik pasautakoak dira eta seguru danek aitatuko dabela bertan sortzen dan giro ona. Ni neu be, Ibaizabalen egondakoa naz Gorozikan monitore moduan jardun dabenakaz eta akorduan eukiteko astegoiena pasau neban bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu