III. Hamaika Bertute eguna ospatuko dabe urtarrilaren 10ean Zarautzen
2009-01-09 10:25 BertsolaritzeaAurtengo III. Hamaika Bertute egunean antzerkiagaz esperimentauko dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Urtarrilaren 10ean, Zarautzen, goizeko 10:30ean hasita, aktoreek eta bertsolariek jaialdi berezia ospatuko dabe.
Aurtengo III. Hamaika Bertute egunean antzerkiagaz esperimentauko dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Urtarrilaren 10ean, Zarautzen, goizeko 10:30ean hasita, aktoreek eta bertsolariek jaialdi berezia ospatuko dabe. Lehenengo-lehenengo, sudur gorriz jantzita, parte hartzaile guztien argazkia atarako dabe. Ondoren, Esketxak gaitzat hartuta (bertsogintzearen ingurukoak zein bestelakoak), zenbait saio egingo dira herriko taberna eta kaleetan. Iraia Elias eta Nagore Etxabe aktoreek, batez be umorezkoak izango diran esketxak inprobisauko ditue. Bertsolarien lana izango da inprobisazinoen ganean inprobisetea.
Goiza tabernarik taberna pasau ostean, 14:30ean bazkaria izango da Urpekoak alkartean. Ondoren, bat-bateko bertsoak, bertso mozorrotuak, bertso jarriak, bertso musikatuak... entzuteko aukerea egongo da, 'abrozidu arte', dinoe antolatzaileek. Tartean, bibolina, gitarrea, musikitarrea... joko ditue giroa alaitzeko eta, zelan ez, trikitixea ez da faltauko, Arkaitz eta Miriam trikitilari iturendarren eskutik. Jai- eta bertso-giroa ez da faltauko, beraz, zapatu honetan Zarautzen.
Sudurgorria jantzita ospatuko dogu.
Urtarrilaren 10ean ospatuko dogu.
Zarautzen ospatuko dogu.
Betso-jarriakaz ospatuko dogu.
Kalean ospatuko dogu.
Bertso inprobisauakaz ospatuko dogu.
Tabernetan ospatuko dogu.
Antzerki inprobisauakaz ospatuko dogu.
Urpean ospatuko dogu.
Mozorroakaz ospatuko dogu.
Lagun artean ospatuko dogu.
Bazkari ederragaz ospatuko dogu.
Trikitilariakaz ospatuko dogu.
Gitarrakaz ospatuko dogu.
Biolinagaz ospatuko duu.
Musukitarreagaz ospatuko dogu.
Zugaz ospatuko dogu.
Batzuetan, letra txikiak letra larriak besteko garrantzia dau.
Bazatoz?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!