Ezusteko barik, Tafallan irabazi eta finalaurrekoetan da Silveira lesakarra

Bizkaie! 2009-02-16 12:07   Bertsolaritzea

Urtebete txapelketetatik kanpo izan ostean, Nafarroako txapeldun bost aldiz izan ostean, saioa irabazteko faborito nagusia zan Xabier Silveira, eta ez zan ezustekorik izan. Edozelan be, bigarrenari, Xabier Legarreta Aranori atarako aldea sano txikia izan zan, puntu bakarrekoa, hain zuzen be.

Urtebete txapelketetatik kanpo izan ostean, Nafarroako txapeldun bost aldiz izan ostean, saioa irabazteko faborito nagusia zan Xabier Silveira, eta ez zan ezustekorik izan. Edozelan be, bigarrenari, Xabier Legarreta Aranori atarako aldea sano txikia izan zan, puntu bakarrekoa, hain zuzen be.

Silveirak 187,5 puntu lortu zituan eta bigarren eginaz, Xabier Legarreta Aranok lortu eban finalaurrekoetarako zuzeneko bigarren txartela, 186 puntu eta erdigaz. Hirugarren, barriz, Joxe Juan Zubieta Portu 'Etxabe' izan zan, 185 puntugaz; Silveirak baino 2,5 puntu gitxiago eta bigarren postutik puntu bakarrera. Dana dala, puntuazinoa kontuan hartuta, finalaurrekoetan izango da Etxabe.


Tafallan jokatutako azken kanporaketako emoitzak:


1.- Xabier Silveira Etxeberria (187.5)
2.- Xabier Legarreta 'Arano' (186.5)
3.- Joxe Juan Zubieta Portu 'Etxabe' (185)
4.- Xabier Terreros (167)
5.- Diego Riaño (165.5)
6.- Ekaitz Astiz (153)


Lau kanporaketa jokatu ostean, ondokoa da sailkapena:

1.- Julio Soto: 199.5
2.- Erika Lagoma: 191
3.- Aimar Karrika: 188
4.- Xabier Silveira Etxeberria: 187.5
5.- Jon Barberena: 187.5
6.- Xabier Legarreta 'Arano': 186.5
7.- Saioa Alkaiza: 185
8.- Joxe Juan Zubieta Portu 'Etxabe': 185
9.- Bittor Elizagoien: 184
10.- Iñigo Olaetxea Altzugarai: 178.5
11.- Jon Elizetxe: 178
12.- Migel Mari Elosegi 'Luze': 177.5
13.- Eneko Lazkoz: 177
14.- Ander Fuentes 'Itturri': 175
15.- Iñaki Aleman: 173.5
16.- Alazne Untxalo: 170.5
17.- Aritz Saragueta: 168
18.- Xabier Terreros: 167
19.- Diego Riaño: 165.5
20.- Iñigo Ibarra: 165.5
21.- Iker Gorrosterazu: 165.5
22.- Oier Lakuntza: 165
23.- Ekaitz Astiz: 153
24.- Garazi Taberna: 151.5


Finalaurrekoak

Zezeilak 21, Goizuetako udaletxeko Ganbaran. Bertsolariak: igazko txapeldun Julen Zelaieta, Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Bittor Elizagoien, Eneko Lazkoz eta Aritz Saragueta.

Zezeilaren 28an, Altsasuko Iortia kultur etxean. Bertsolariak: Aimar Karrika, Xabier Silveira, Migel Mari Elosegi 'Luze', Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe eta Alazne Untxalo.

Martiaren 3an, Antsoaingo antzokian. Bertsolariak: Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Joxe Juan Zubieta Portu Etxabe, Ander Fuentes Itturri eta Iñaki Aleman.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu