Zortzi bertsolari eta txapel bakarra
2008-12-19 13:27 BertsolaritzeaHonezkero, 4200 sarrera saldu dira eta finaleko egunean be BECen bertan salgai egongo dira sarrerak eguerdiko 12:00etatik 13:00ra eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Barakaldoko BEC erakustazokan, abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30etan da hitzordua. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dabenak, barriz, Xabier Paya, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes.
Honezkero, 4200 sarrera saldu dira eta finaleko egunean be BECen bertan salgai egongo dira sarrerak eguerdiko 12:00etatik 13:00ra eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Sarrerak: Arrunta (16€) - Bazkideak (12€) - Gaztetxoak (8€)
Oharra: Metroz joateko Ansioko geltokiraino joan behar da. Bertan dago BEC.
Bertsolariak
- Xabi Paya
1982an jaiotako algortarra. Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiagaz emon eban izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean zein Txapelketetan emoitza bikainak lortu izan ditu. 2006ko Bizkaiko txapelduna da.
- Igor Elortza
1975an jaio zan Durangon. Topografia injinerutza ikasi eban eta kantagintza, eretxi artikulugintza zein gazteentzako literaturgintzan jardundakoa da. Gaur egun Anboto astekarian dabil euskera zuzentzaile moduan. Bizkaiko txapelduna izan da lau bider eta eta birritan abestu dau Txapelketa Nagusiko finalean. 'Gu ta Gutarrak' proiektuagaz bide personalagoa landu ostean, bueltan dator txapelketetara eta plazaz plazako bertsogintzara.
- Etxahun Lekue
Larrabetzuarra. 1980an jaio zan. Musika Hezkuntza ikasi eban eta hezkuntza arautuan dabil bertsolaritza irakasle moduan. 2005eko Txapelketa Nagusian finalaurrekoetan kantau eban. Bizkaiko Txapelketako azken hiru edizinoetako finalistea da eta 2006ko txapeldunordea.
- Unai Iturriaga
1974ko bagilaren 28an Durangora sortua. 31 urte ditu durangarrak. Bertso jardunaz aparte, gidoigintzan be egiten dau lan. 1990tik aurrerako Bizkaiko Txapelketako final danetan abestu dau, 2006koan izan ezik. Birritan izan da Bizkaiko Txapelduna eta lautan Txapelketa Nagusiko finalista. Gainera, 2005ko Euskal Herriko txapeldunordea da. 'Gu ta Gutarrak' proiektuan ibili ostean, bueltan dator txapelketetara eta plazaz plazako bertsogintzara.
- Arkaitz Estiballes
1977an jaio zan Galdakaon eta Bilbon bizi da gaur egun. Hezkuntza arautuan dabil bertsolaritza irakasle moduan. 2005eko Txapelketa Nagusian finalaurrekoetan kantau eban. eta 2000, 2004 eta 2006ko Bizkaiko txapelketako finalistea izan da. 2004an, ganera, hirugarren egin eban.
- Fredi Paia
1981an jaiotako algortarra. Euskal Herriko txapelketako finalerdietan kantau dau azken bi edizinoetan eta Bizkaiko finalistea izan da azken lauetan. Berriako zutabegilea da eta azken urteak Uribe Kostako herri ondarea batzen emon ditu Labayru ikastegian.
- Iratxe Ibarra
1974ko abenduan jaio zan Markinan. Euskal filologiako ikasketak ditu eta hiru bider hartu dau parte Txapelketa Nagusian. Bizkaiko Txapelketako azkenengo sei finaletan kantau dau.
- Onintza Enbeita
Muxikarra. 1979an jaio zan. Kazetaria ikasketaz eta lanbidez. 2005ko Txapelketa Nagusian abestu eban. 2006ko Busturialdeko txapelduna eta urte bereko Bizkaiko Txapelketako finalistea be bada.
Finaleko lana
A atalean:
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emonda 3na bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emonda 2na bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emonda 2na bertso doinu eta neurri librean.
B atalean:
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko txikian.
Binaka, ofiziotan 3na bertso sei puntuko motzean.
Kartzelako lana: bakarka, gaia emonda 3na bertso doinu eta neurri librean.
Lehen atalean puntuazino gehien lortu daben biak pasauko dira bigarren atalera.
Saio guztiko puntuazinoak, hau da, atal bietakoak, metatuko dira txapelduna nor dan erabagiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!