Hitzetik Hortzerak 20 urte
2009-05-19 12:06 Bertsolaritzea'20 urte beteteak hainbeste merezidu dauela eta jaia egin behar dogu'. Maiatzaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dabe jaia eta 30en bat bertsolarik kantauko dabe oholtzatik.
1988ko abenduan pantailaratu zan lehenengo aldiz Hitzetik Hortzera. Beraz, 20. denporaldia da aurtengoa Euskal Telebistan.
Ronald Reagan eta Mikhail Gorbatxov ziran orduan munduan nagusi, eta bertsotan Sebastian Lizaso genduan Euskal Herriko txapelduna. Ordutik gauza batzuk dezente aldatuta dagoz, baita Hitzetik Hortzeran be. Beste batzuk ez dira bape aldatu, ezta Hitzetik Hortzeran be.
Kontuak kontu, '20 urte beteteak hainbeste merezidu dauela eta jaia egin behar dogu'. Maiatzaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dabe jaia eta 30en bat bertsolarik kantauko dabe oholtzatik. Hitzetik Hortzera hasterako plazaz plaza hamarkadatan ibilitako bertsolariak izango dira Bilbon, baita Hitzetik Hortzera baino gazteago izanagaitik gaur egun plazaz plaza dabilzanak be. Atzera begirako uneak izango dira (tamainan, ez deutsagu nostalgiari gain hartzen itxiko-eta), gaur-gaurko gaiei be kantauko deutsee bertsolariek, eta etorkizuneko iragarpena be egingo dau sorgin batek bertsotan.
Jaiaren antolaketa lanetan buru-belarri dabil egunotan Hitzetik Hortzerako lantaldea. Bertsolariakaz berba egin, Antzokiko arduradunakaz, gidoia orraztu eta beharrezko guztia inguratu... Eta, jakina, inportanteena: jan-edana.
Hitzetik Hortzeraren urtebetetze jaia preparetan lan taldea dabil eta han batu nahi leukiez Hitzetik Hortzeran ibilitako profesionalak, Hitzetik Hortzerak protagonista izan dituan bertsolariak eta Hitzetik Hortzera jarraitu daben bertsozaleak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!