Herrien arteko IV. Berba Probak Mungian
2009-04-24 11:55 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 9an Herrien arteko IV. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa. Izena emoteko epea apirilaren 26an amaituko da (berbaprobak@gmail.com).
‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 9an Herrien arteko IV. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa.
Ekimenaren helburuak, besteak beste, honako honeek dira: bertoko euskerea lantzea eta bultzatzea; esakuneak erabilteko eta bertsoetarako zaletasuna biztutea, herrien arteko lehia-giro ona eta jatorra sortzea jai giroan jente euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturearen aldeko herritar, erakunde eta alkarteak batzea alkarlanean. Orain artean honeek izan ditue laguntzaile: Taket bertsolari alkartea, Ahaire kultur alkartea, Zenbat Gara Kultura Alkartea, Mungiako merkatarien Alkartea, Jai Alai Taberna eta Mungiako Udala.
Prozedurea
Mungialdeko herriei zuzenduta egon arren, beste edonongo jentea animau ezkero, pozik hartuko dabe eta giro ederrik ez jako faltako. Herri bakotxetik gura dan beste taldek emon leikie izena. Emon datuak eta taldearen izena apirilaren 26a baino lehen ondoko helbidean: berbaprobak@gmail.com Taldeak hiru lagunekoak dira. Lagun horreek ibilbide bat egiten dabe bertsolariakaz batera herrian zehar tabernarik taberna. Igaz 12 talde egon ziran eta herri batzuetatik talde batek baino gehiagok emon eban izena (Jatabe, Mungia, Laukiz, Arrieta, Urduliz, Leioa eta Fruiz). Horregaitik, ibilbide bi antolatu ziran herrian; batean 6 talde eta bestean beste 6.
Goizeko 11:00etan batuko dira danak Mungiako Foruen plazan eta bertan egingo dabe taldeen zozketea ibilbide desbardinetarako. Talde bakotxak bere ibilbideari ekingo deutso, parte-hartzaileak, lagunak, epaileak; eta trikitilari eta pandero-joleak bidea alaitzeko.
Taberna bakotxean bertsolariek bertso bana botako deutse talde guztiei eta taldeetako lagunek igarri egin beharko dabe bertso horri ondo joakon esaera zaharra, aldez aurretik emondako esakuneen zerrendea gogoratuz (zerrenda hori ezin da aldean eroan txapelketea dan artean).
Taldeko bozeroaileak esakunea papelean agertzen dan modu-moduan esan behar dau; bestela, ez dau punturik lortuko. Asmau ezean edota aldatuta esan ezkero, errebotea eukiko dau beste talde batek. Horren arabera emongo ditue puntuak zeregin horretarako berenberegi aukeratutako epaileek.
Bazkalaurrean puntuen batuketea egingo da eta ibilbideetako talde irabazleak zeintzuk diran esango da.
Bazkaria eta bazkalostea
Orain hiru urte, Matxin txokoak eskaini eutsen euren txokoa taldeei, baina jente askok emon eban izena eta txiker lotu jaken. 2007an Mungiako Udalak itxi eutsen Andra Mari karpan antolatu eben bazkaria. Igaz be halan izan zan. Aurten, Andra Mari karpan egiten dabilzan obrak dirala-eta, bazkaria Bentadeseko aterpean egingo da. 15 euro ordainduta, gura dauenak bazkaltzeko aukerea eukiko dau (aldez aurretik hartu behar da tiketa Mungiako Jai Alai tabernan). Bazkaritan dagozan bitartean Zenbat Gara Kultur Alkarteak erregalautako astegoien baterako egonaldia zozketatuko da lagun birentzat.
Arratsaldean finala antolatuko da. Proba fisikoak eta berbazkoak (esakuneak edota bertsoak osotu; zaku lasterketea…) eta txapel jaurtiketa lehiaketea. Horren ostean irabazleentzako sariak banatuko dira. Handik aurrera, gura dauenak gau-jaia egiteko erea izango dau Mungian zehar. Aurten, igazko moduan, erromeria antolatuko da Bentadeseko aterpean bertan. Bazkarian egon ez diranek be erea eukiko dabe, horretara, jai girora batzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!