Udabarriko XXV. Bertso Saioak Santutxun

Bizkaie! 2009-05-07 18:40   Bertsolaritzea

Santutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen daben jaialdi honetan, ohiko hiru erakustaldi eta bertsolarien bat-bateko jardunaz gan, musikea eta film laburrak buztartuko dituan beste ekitaldi bat be ikusi ahal izango dira.

Santutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen daben jaialdi honetan, ohiko hiru erakustaldi eta bertsolarien bat-bateko jardunaz gan, musikea eta film laburrak buztartuko dituan beste ekitaldi bat be ikusi ahal izango dira.

Bilbon, Santutxuko Karmelo Plazan momentuko figurarik nagusienak batuko dira: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Sebastián Lizaso hilaren 9an;, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita hilaren 16an eta Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Jon Maia hilaren 23an

Hilaren 29an, barikuan, 'Hudaltzainak' ikuskizuna izango da Begoñako barrutiko udaltegian Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Etxahun Lekue bertsolariakaz, bertsoak, bideoa eta zuzeneko musikea buztartzen dituan ikuskizunean.


Kaleko ikuskizunak maiatzeko hiru zapatutan Santutxuko Karmelo Plazan antolatu dira eguerdiko 13etatik aurrera:

- Maiatzaren 9an, Andoni Egaña (Euskal Herriko Txapelketako azken lau edizinoetako irabazlea); Sustrai Colina (2001 eta 2005eko finalistea); Beñat Gaztelumendi (21 urtegaz Gipuzkoako txapelduna eta Bertso Eskolen arteko zenbait lehiaketetan hainbat aldiz txapelduna) eta Sebastián Lizaso (1986an Euskal Herriko Txapelketa nagusian txapela jantzi eban bertsolari beteranoa) izango dira lehian.

- Maiatzaren 16an, Igor Elortza (Bizkaiko Txapelketan bost aldiz txapelduna eta azken Euskal Herriko Txapelketa nagusiko bi edizinoetan finalista); Unai Iturriaga (hiru aldiz Euskal Herriko txapelketan izandakoa), Iratxe Ibarra (2006 eta 2008an Bizkaiko Txapelketako finalista) eta Onintza Enbeita (Bizkaiko azken txapelketetako aurrefinalista) izango dira jentaurrean.

- Maiatzaren 23an, Amets Arzallus (2008ko Iparraldeko txapelketan nagusitu dan bertsolaria eta 2005eko txapelketa nagusian finalista izandakoa); Maialen Lujanbio (2003an, Gipuzkoako txapelduna eta Euskal Herriko azken hiru edizinoetako finalista, 2001ean bigarren sailkatu zalarik); Aitor Mendiluze (1995ean eta 2007an Gipuzkoako txapelduna) eta Jon Maia (Euskal Herriko txapelketa nagusian lau aldiz finalista, laugarren postua lortu ebalarik 2001ean).


'Hudaltzainak'

Aitatu ohiko bertso saio horreez gan, Udaberriko Bertso Saioak egitarauk aurten ikuskizun barri bat dakar: 'Hudaltzainak'. Hau, maiatzaren 29an izango da Begoñako Udaltegian (Circo Amateur, 2) 20:00etatik aurrera. Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Etxahun Lekuek udaltzain bezela jantzita egiten daben ikuskizun honetan, inprobisazinoa Txaber larreategik eginiko film laburragaz eta zuzeneko musikeagaz buztartzen daber. 'Obra honetan, dana da inperfektua, dana da inprobisatua, dana da komikoa'. Eurekaz batera, Josu Martínez, Txaber Fernández, Gorka Etxebarria eta Imanol Martínez musikariek be parte hartuko dabe.

Bilbon euskerea eta euskal kulturea sustatzeaz gan, 'Udaberriko Bertso Saioak' ekimenaren bidez, euskaltzaleei topagunea eskaini eta uribilduko bertso eskolek egiten daben lanari sostengua adierazo nahi jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu