Getxo bertsolari gazteen topagune

Bizkaie! 2009-05-08 12:16   Bertsolaritzea

Getxoko Bertsolari Gaztetxuen IX. Eguna maiatzaren 15ean ospatuko da, aurten, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, goizeko 10:30etan hasi eta 12:00ak bueltan amaituko dan ekitaldian.

Getxoko Bertsolari Gaztetxuen IX. Eguna maiatzaren 15ean ospatuko da, aurten, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, goizeko 10:30etan hasi eta 12:00ak bueltan amaituko dan ekitaldian. Bertan, Getxon Hezkuntza Arautuaren barruan bertsolaritzea ikasten daben ikasleek be parte hartuko dabe, LH 5 eta 6. mailakoak.

Jai-giroa izango da nagusi: ALBE Algortako Bertsolari Eskolako bertsolari gazteek antzerkia egingo dabe, ikasleek preparautako bertsoak izango dira, bertso-jolasak eta bertso-saioa, barriz, Xabi Paya, Ekhi Erremundegi eta Odei Barrosogaz.

Era berean, egun honetan III. Balendin Txiki bertso-paper lehiaketako sari banaketea be egingo da. Aurkezleak Beñat Vidal eta Nahikari Ayo izango dira.


Balendin Txiki III. Bertso-Paper Lehiaketea

Aurreko bi edizinoetan, 300dik gora bertso jaso ziran. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritzea hezkuntza arautuaren barruan lantzen dabenak (LHko 5 eta 6. mailak).

Eskolarteko Txapelketan egiten dan legez, gai bat emoten jake: 'zure ustez nor da getxoztarrik famatuena?' Zortziko txiki bategaz erantzun beharko deutse eta gainera eskatzen daben horren irudia egin beharko dabe.

Getxoko lehen hirurak eta eskola bakotzeko bi onenak sarituko ditue.

Parte hartu daben eskola eta ikastolak honakoak dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.

Txapelketa eta Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Algortako Bertsolari Eskolaren arteko alkarlanaren emoitzea da.


Egitaraua:

- Aurkezpena
- Antzerkia bertso-eskolako gaztetxuen eskutik.
- Ikasleen saioa (geletan preparautako bertsoak).
- Bertso-jolasak (bertsolariakaz).
- 'Balendin Txiki' III. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea.
- Bertso-saioa: Ekhi Erremundegi, Odei Barroso eta Xabier Payá.
- Bertso-paperak jaialdiari amaierea emoteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu