2009ko Arabako Eskolarteko Txapelketako finalaren zain

Bizkaie! 2009-06-01 14:18   Bertsolaritzea

2009ko Arabako Eskolarteko Txapelketako sei finalisten izenak erabagi dira astegoienean: Ander Solozabal, Maria Izaga, Ainhoa Comas, Estitxu Saratxo, Elyem Chej eta Xabi Igoa.

14 urte arte bitarteko gaztetxoen hiru kanporaketak jokatu ostean, 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen kanporaketea baino ez zan falta finala erabagiteko. Edade tarte horretan, 13 parte-hartzaile izan ziran bat-bateko kanporaketan eta horreetatik 6k lortu eben finalerako txartela. Kanporaketea Arabako Bertsozale Gazteen topaketetan egin zan, maiatzaren 29an, afalostean, Ubideako Olalde aterpetxean. Sei finalisten izenak erabagi ziran bertan: Ander Solozabal, Maria Izaga, Ainhoa Comas, Estitxu Saratxo, Elyem Chej eta Xabi Igoa. Primerako giroa tarteko, 30 bertsolari eta bertsozale gazte elkartu ziran eta txapelketako kanporaketea amaitu arren bertsoak ordu txikitararte entzuteko aukerea izan zan.

Aurtengo eskolarteko txapelketan, 31 bertsolari gaztetxok hartu dabe parte bat-bateko sailean, Aramaio, Legutio, Gasteiz, Amurrio eta Aguraingo bertso eskoletakoak. Parte hartu daben eskualde guztietako bertso eskolek izango dabe finalean ordezkaritzea, beraz ziurtatuta dago finala txikien jai handia izango dala. Goizeko 9:00etan hasiko da idatzizko finalera sailkatutako gaztetxoakaz. Hiru kategoria izango dira, Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntzako lehen zikloa, eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Ondoren, 10:30ak aldera Armentia ikastolako ekitaldi aretoko ateak zabaldu eta bat-bateko finala hasiko da, 14 urte arteko gaztetxoakaz. Horreek amaitutakoan 14 urtetik 18ra bitarteko gazteen txandea izango da. Sustraiak errotu ostean, loreak sortu eta frutuak lortzeko garaia da. Uzta oparoa izan daitela!


2009ko Arabako Eskolarteko Txapelketako finala, bagilaren 6an, Armentia ikastolan, 10:30etatik aurrera

- 14 urte arte:

BINGEN SAINZ (13 urte, Arrizala).
JON UNAI AXPE (14 urte, Agurain).
UNAI GONDRA (13 urte, Artziniega).
MADDALEN ARRAUSI (12 urte, Gasteiz).
ANE OLANO (12 urte, Gasteiz).
BEÑAT OLANO (11 urte, Gasteiz).
PERU ABARRATEGI (11 urte, Aramaio).
ANTTON KARRETERO (13 urte, Aramaio)


- 14-18 urte

ANDER SOLOZABAL (17 urte, Gasteiz).
ESTITXU SARATXO (17 urte, Elosu).
ELYEM CHEJ (15 urte, Legutio).
XABI IGOA (17 urte, Aramaio).
MARIA IZAGA (14 urte, Aramaio).
AINHOA COMAS (14 urte, Amurrio).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu