'Lau oinak emonda' argazki erakusketea Bilbon
2008-11-03 11:56 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.
'Lau oinak emonda' izenburupean lau argazkilariren lanak batzen ditu Lankuren erakusketa honek. Lau begirada bertsolaritzeari. Galder Izagirre, Gari Garaialde, Alberto Elosegi eta Raul Bogajo argazkilarien begiradak, hain zuzen be. Zemendiaren 8ra arte egongo da zabalik.
Oin bategaz amaitzen da bertsoa. Non hasten da baina, oinerako bidea? Lau argazkilarik, lau lan. Bakotxak berea. Bakotxak bere hasierea, bere bidea… baina oina, bakarra: Bertsolaritzea.
Oinak alperrik dira, zertarako diran ez badakigu. Oin bakotxak bere unea dauka, bere zergaitia, bere forma, bere arrazoia… oina ederra da bere horretan, baina ederragoa da oinerako bidea. Arrastoa ixtera datoz!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!