Arkaitz Estiballesek irabazi dau Markina-Xemeinen txapelketako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2008-12-01 10:06   Bertsolaritzea

Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan sartu ziran 900 bertsozale ingururen aurrean, Arkaitz Estiballes izan zan irabazlea 537,5 puntugaz eta, beraz, zuzenean sailkatu da finalerako. Beste behin kantauko dau finalean galdakoztarrak.

Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan sartu ziran 900 bertsozale ingururen aurrean, Arkaitz Estiballes izan zan irabazlea 537,5 puntugaz eta, beraz, zuzenean sailkatu da finalerako. Beste behin kantauko dau finalean galdakoztarrak.

Honako hau izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoko sailkapena:

1.- Arkaitz Estiballes 537,5 puntu,
2.- Onintza Enbeita 514.
3.- Miren Amuriza 505.
4.- Joseba Artza 493.
5.- Eneko Abasolo 480.
6.- Jabier Olibares 461.


Puntuka orain arteko sailkapena:

Zuzenean finalera sailkatu dira Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes.


Puntuazinoaren araberako behin behineko sailkapena:

1.- Fredi Paia 524,5 puntu.
2.- Onintza Enbeita 514.
3.- Ibon Ajuria 508.
4.- Miren Amuriza 505.
5.- Jone Uria 504.
6.- Oihana Bartra 500.


Azken finalaurrekoa:

Getxoko Santa Eugenia plazan, abenduaren 7an, domekan izango da, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Xabi Paya, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Eñaut Intxaurraga eta Gorka Ostolaza.

Metroz joan gura dauenak Areetako geltokiraino joan behar dau. Geltokiko plazatik 200-300 metrora dago Santa Eugenia plaza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu