3Dibertsotan eta Arabako Errioxako koplak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-29 11:38   Bertsolaritzea

Bizkaie!-ko orriak zoli-zoli leiduten dozuezanok jakingo dozue ondotxo be, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea hasi baino lehenago, badagoala bertsoagaz olgetako proposamen arloa.

Bizkaie!-ko orriak zoli-zoli leiduten dozuezanok jakingo dozue ondotxo be, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea hasi baino lehenago, badagoala bertsoagaz olgetako proposamen arloa. Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz, ekimen bi proposatu euskuzan urri lehenengorako. '7 kaleak bertsotan' lehenengo ekimenak, kopla zaharrak gidari zirala, Bilboko zazpi kaleak ipini zituan kantuan. Guk bigarren proposamenari eskainiko deutsagu gure lekutxoa.

'3dibertsotan' saioa pasa dan eguenean egin zan Bilboko La Bolsa aretoan. Bertaratu ziranak danetik ikusi ahal izan eben bertan. Bertsolari-tramagilea (Xabier Paya), bertsolari-marrazkilaria (Igor Meñika) eta 4 bertsolari (Eñaut Intxaurraga, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Jone Uria) lehenengo bien pentzuan. Jentea polito batu zan eta pozik urten eben danek be. Hona hemen bertsolariak eta euren papelak:

- Ama-semeak: Onintza Enbeita: Adelaida Aberasturi eta Gorka Lazkano: Jorge Urrezkoetxea Aberasturi.
- Aita-alabak: Eñaut Intxaurraga: Jusuf Bin Txiro eta Jone Uria: Junah Bin Txiro.

Istorio eder baten ganean jardun eben bertsolariek. Egoera diferenteen aurrean ipini behar izan zituen euren buruak: Adelaida eta Jorgeren (Onintza eta Gorka) arazo ekonomikoak, Jusufek (Eñaut) bere alabeari (Jone) senargaia topetako ahaleginak, Jusuferen problemak lana topetako, Jorge eta Junah bikote barria, Adelaida Junah bildurtzen doanean, Adelaida eta Jusuf bigarren bikotea... Eta azkenean bikote bietako batek euren hartu-emonak bertan behera itxi beharra.

Xabi Paya izan zan guzti honen aurkezlea eta Igor Meñikak, barriz, ondo baino hobeto irudikatu zituan egoerak bere marrazkiakaz. Jentea gustura eta aurrerantzean holako gehiago egiteko gogoagaz parau zan.

Akabau baino lehenago, aurreko artikuluan esan genduana bete behar dogu. Arabako Errioxako urteerearen ganeko bertsoak dakarguz bertara. Moises Enbeitaren eskutik, egun horretarako, urtero preparetan dituan koplak dira:


Ezer baino lehen egunon bana
bardin gazte zein agure;(bis)
zapatu goiza badogu bere
ez zan gaur inor logure.(bis)

Argantzunera heldu barriek,
Ixe bareuten ondino;
bildurrik barik kantau dagigun
geurea dala Trebino.

Krisie gora, krisie behera
dabiz aurtengo urtien;
eta guri zer...! biba Rusia!
holan gabizen artien.

Bueltan ez dakit, baina ondino
altzau geinkenez hankie,
urten erdire, hasi dantzatzen:
saltoa eta bueltie.

'Hankie gora ointxuek eta
saltoa eta bueltie;
hankie gora gurpile eta,
saltoa eta bueltie'.

Banango bana dantzatu eta
Jarriko gara bidien,
Samaniegora eroango gaitu
Txofer gaztiek aidien.

Hamaiketako 'arin-arina',
Txirripiztinak dantzari
Eta 'Iñakik', igerri barik,
Jarriko gaitu kantari.

Platerkada bat makailaua ta
platerkada bi urdixe,
geroko bere lekue itxi
ez kargeu larrei burdixe.

Eta koipetsu egin ostean
ondino gauzenok tente,
'Launa' bodegan izango dogu
ikuskizuna dexente.

'Launa'n ardauak izango doguz
probatuteko aukeran;
argi ibili launan ikusi
baina banan-banan edan.

Bazkalaurretik eta jakinik
astia izango dogule,
Guardiako horma zaharren barruan
Bertso poteo mardule.

Goizari antza emon ostean
eta hirurak hurrien,
jaten emongo deusku 'Peziñak'
bere jatetxe barrien.

Bazkalostean Bastidarantza
sabel giharrak astintzen...
Handik aurrera gertau leikenaz
nik behintzat ez dot agintzen.

Moises Enbeita

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu