Amaia Uribegaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-31 13:40   Bertsolaritzea

Oraingoan, honezkero ia bertsozale guztioi ezaguna egiten jakun neskato bategaz natortzue. Lehendik oholtza ganean ikusi ez dozuenok, albistegietan ikusiko zenduen edo azken aukera legez, horretan barria dan ezkero, Hitzetik Hortzera programea aurkezten domekero.

Oraingoan, honezkero ia bertsozale guztioi ezaguna egiten jakun neskato bategaz natortzue. Lehendik oholtza ganean ikusi ez dozuenok, albistegietan ikusiko zenduen edo azken aukera legez, horretan barria dan ezkero, Hitzetik Hortzera programea aurkezten domekero. Bertsozale izanda eta artikuluaren titulua leidu ez badozue, igarriko zenduen Amaia Uribe foruarra dala geure protagonistea. Atzo bertan deitu neutsan eta gustura eta segidu-segiduan erantzun zituan galderak:


1.- Hitzetik Hortzera aurkeztea zeozer berezia da zuretzat?

Bai, duda barik. Hitzetik Hortzeragaz hazi naz, eta beti imajinetan neban zelakoa izango zan programa hori aurkeztea. Ez neban espero inondik inora, baina amesak be egia bihurtzen dira... Ilusino itzela egin deust saio hau aurkezteak.


2.- Bertsoa eta Hitzetik Hortzera, biak egin leitekez?

Batak ez dau bestea kentzen. Alderantziz esango neuke. Bertsolaritzea zer dan badakit eta horrek asko errazten dau Hitzetik Hortzera aurkeztea.


3.- Biak egiten dozuz jentearen aurrean, bestelako antzekotasunik badago euren artean?

Biakaz eukiten dot presino puntu bat, biakaz ezagutu dot jente majoa, eta batez be, biakaz gozetan dot. Horixe da politena.


4.- Zer emoten deutsu bertsoak eta zer telebisinoak?

Bertsoak beste persona batzuen papelean ipinteko aukerea emoten dau, antzeztu egiten dogu sarritan. Eta telebistak, gai asko sakontzeko aukerea emoten deust, baina beti be neure izaeratik emoten dot gauzan barri. Eta zelan ez, biek emoten deustiez burukominak... Baina batez be, poz itzela!


5.- Zelako tratamentua emoten deutsie komunikabideek bertsoari?

Uste dot, gero eta informazino gehiago emoten dala bertsolaritzearen inguruan. Argi dago, bertsolaritzeak indar handia hartu dauela azken urteotan, eta beraz, bertsolaritzeak bere lekua izan behar dau komunikabideetan. Informazinoa emon emoten da, baina gehiago emotea be, ez litzateke txarto egongo!


6.- Jenteak eskatu al deutsu bere bertsoak programan atarateko? Autograforik bai?

Ez oraingoz jenteak ez deust eskatu bertsorik atarateko. Kontrakoa: neu nabil jentea animetan lehiaketan parte hartzeko. Horretarako programan emoten doguzan puntuak erantzun behar dira. Gura dauena animau daitela! Eta autografoak... Baten bat eskatu deustie, baina lagunek eta brometan. Oraindino ez dot ezer sinatu. Firma motza daukat eta hobeto holan...


7.- Zelan preparau dozu zeure burua Txapelketarako?

Beharragaz ganezka nabil eta ez dot ezer entrenau. Dakidan apurragaz joan beharko naz... Esperimentua be izan leiteke. Zer egiten dauen oholtza ganean, ezer entrenau ez dauen bertsolariak!


8.- Ze helburu daukazu?

Gustora geratzea. Badakit ez dodala ezer egin txapelketea preparetako, eta ahal dan neurrian gustura geratu ezkero, ederto! Eta txarto egin ezkero, ez da ezer pasetan. Hurrengoan hobeto!


Laburrean:

- Biziteko lekurik onena: Foru.
- Bidaiatzeko lekurik onena: Edozein, konpainia onagaz bada.
- Jateko bat: Txokolatea.
- Guggenheim edo Urdaibai: Urdaibai, munduko leku politenetakoa dalako nahiz eta horren hur daukagulako, sarritan ez konturatu.


Gustukoena:

- Libururua: Bertsolaritzan ganean, 'Xalbadorren Odolaren Mintzoa', kazetaritzan, Joseba Iriondon 'Palestina hotela', klasikoa Patrick Süskinden 'El Perfume' eta entreteniduteko Agatha Cristiren edozein.
- Pelikula: Amélie.
- Abestia: 'Nere herriko neskatxa maite'.
- Bertsolaria: Amets Arzallus.


Bestelakoak:

- Kazetaria ez bazina... Zeozer faltauko litxakit.
- Egun perfektua: goizean mendira bueltea, familiagaz bazkaldu eta lagunakaz parrandea.
- Jon Lopategi: maisu ona eta persona hobea.
- Jairik onenak: Gernikako jaiak, Foruko jaiak, Urriko Azken Astelehena... edo beste edozein! Jaietan beti ondo!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu