Amets Arzallusentzat Iparraldeko txapela

Bizkaie! 2008-11-17 10:13   Bertsolaritzea
Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gan, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso Euskal Herriko Txapelketara

Ipar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean.

Ipar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean eta giro ezin hobean. Kanporaketetako saioetan bezela, gogotsu txalotu zituen bertsolariak, eta bertso-eskoletan egindako lanak bertsolariak ez eze hainbat bertsozale be sortu dituala nabarmendu da.

Kontuak kontu, ganerako zazpi finalisten aurrean, Amets Arzallusek jantzi dau txapela eta ezustekorik barik, Sustrai Colina izan da txapeldunorde. Baina lehiaz harantzago, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako bertsolazaleen eta euskerearen jai handia izan da Donibane-Lohizuneko finala.

Amets Arzallus nabarmen nagusitu jaken beste zazpi bertsolariei, 568 puntu lortuta. Sustrai Colinak 544,5 eskuratu zituan, eta Miren Artetxe ezustekoa emotetik hur ibili zan 538 puntugaz. Maddalen Arzallusek eta Odei Barrosok 525,5 eta 507,5 lortu zituen, eta datorren urteko Euskal Herriko Txapelketarako txartela bereganatu. Seigarren Ekhi Erramundegi izan zan, txapelketako sorpresa atseginena askoren eretxiz, 503 puntugaz. Karlos Aizpuruak 490 eta Xumai Muruak 466 lortu zituen.

Bi urte barru, txapelketea barriro jokatzen danean ikusiko da bertsoaren benetako osasuna Ipar Euskal Herrian. Belaunaldi barria indartsu dator, izan be, eta 2010ean parte hartzeko aukerea izango dabe eskolarteko azken txapelketetan oso lan ona egin daben bertsolari gazteek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu