Bertsozalek 'Bapatean' bildumako 21. alea eta 'Bertsolaritzearen Curriculuma Lehen Hezkuntzan' liburuak argitaratu ditu

Bizkaie! 2008-12-05 14:03   Bertsolaritzea

Urteko bat-bateko bertsogintzearen lekuko izateko helburuagaz Bertsozale Elkarteak urtero argitaratzen dauen bertso bildumea da Bapatean.

Bestalde, bertsolaritzearen begiradea askotarikoak ikaskuntzaren beharretara zorroztu eta deskribapen objektu bilakatzeko helburuagaz sortu dau alkarteak Curriculuma.

Urteko bat-bateko bertsogintzearen lekuko izateko helburuagaz Bertsozale Elkarteak urtero argitaratzen dauen bertso bildumea da Bapatean.

Hainbat bertsozaleren laguntzinoagaz, gure herriko plazetan batutako bertso-saioen grabazinoak oinarri hartuta, 51 bertsolarik kantautako 56 bertso-ekitaldietako 636 bertso argitaratu dira aurtengoan. Xenpelar Dokumentazino Zentroak koordinautako lan honetan, jente Askok parte hartu dau: Amaia Agirre eta Martin Aramendik egin ditue aukeraketa eta transkribaketa lanak, Arkaitz Goikoetxea eta Juanjo Respaldizaren esku egon da azken orrazketea eta Sustrai Colinak idatzi dau hitzaurrea.


Bertsolaritzearen Curriculuma Lehen Hezkuntzan

Bertsolaritzearen begiradea askotarikoak ikaskuntzaren beharretara zorroztu eta deskribapen objektu bilakatzeko helburuagaz, Lehen Hezkuntzarako Bertsolaritzearen Curriculum-a osotu dau Bertsozale alkarteak: 'curriculum zabala eta malgua; integratzailea; ikuspegi epistemologiko barriak kontuan hartu dituana; ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaz hausnartu dauena; eta eraldagarria'. Oinarrizko Curriculum Diseinuak eta Euskal Curriculumak eskainitako azken proposamenak bere eginda, eta, batez be, Lehen Hezkuntzako i(ra)kaskuntzari begira sortua, hiru ataletan dago banatuta: Curriculum oinarriak Lehen Hezkuntzan; bertsogintzearen deskribapena; eta ikas-irakaskuntzaren helburuak, edukiak eta ebaluazio adierazleak arloz arlo.

'Curriculum-a Hezkuntza Arautuari begira gauzatu bada be, bertsogintzearen i(ra)kaskuntza osoaren beharrizanei erantzun gura izan deutsonez, bertso-eskoletako irakaskuntzarentzat be ekarpen izatea gura leuke', ganeratu dau Bertsozalek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu