Udagoienean bertsoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2008-09-10 18:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako. Irailean lehenengo biak izango dira: '7 kaleak bertsotan' eta '3dibertsotan'. Kontuak kontu, '7 kaleak bertsotan' saioa Bilboko Santiago plazan izango da, datorren zapatuan, hilak 13, eguerdiko 12.00etan. Horrezaz gan, irailaren 25ean '3dibertsotan' saioa izango da.

Lehen emonaldi honen helburua 'Zazpi Kaleetako Santiago plazan alkartu eta kalerik kale Bizkaiko bertso zaharrak abestea da. Nahi daben guztiek parte hartu ahal izango dabe kalejira honetan.

'3dibertsotan' saioa, barriz, irailaren 25ean egingo da Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertsoa eta marrazkiak izango ditu protagonista saio honek. Xabier Paya bertsolariak gidatuko dau saioa eta Igor Meñikak marrazkiak egingo ditu; azken honek marrazten dauenaren arabera abestu beharko dabe Eñaut Intxaurraga, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Jone Uria bertsolariek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu