Miren Amurizaren estreinaldi zoriontsua

Bizkaie! 2008-11-03 10:08   Bertsolaritzea

Txapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.

Txapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.

Honako hau izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan sailkapena:

1.- Miren Amuriza 403
2.- Jone Uria 397,5
3.- Joseba Artza 379
4.- Gorka Ostolaza 376,5
5.- Lander Ibarluzea 362
6.- Arkaitz Zipitria 318


Larrabetzuko frontoia ganezka egoala kantau eben bertsolariek, izan be, 560 bertsozaletik gora batu ziran bertan.

Kanporaketako bertsolariek, txapelketako irudia daukien taza parea eroan dabe oroigarri. Jose Martin Hormaetxe, Mari Feli Etxeandia eta Jose Luis Barrenetxea zinegotziek emon deutsee bertsolariei oroigarria.


Puntuka orain arteko sailkapena

Zuzenean finalaurrekoetara sailkatuta: Eneko Abasolo 'Abarkas', Igor Elorza, Oihana Bartra eta Miren Amuriza.

Jone Uria 397,5
Eñaut Intxaurraga 380,5
Joseba Artza 379
Gorka Ostolaza 376,5
Jabier Olibares 371,5
Arrate Illaro 369,5
Eñaut Uruburu 367
Xabier Enbeita 365,5
Garikoitz Sarriugarte 364
Lander Ibarluzea 362
Iker Belaustegi 361,5
Iñaki Iturriotz 359
Mikel Petuya 349
Peru Vidal 348
Itsaso Paia 345
Olatz Ibarluzea 342, 5
Xabat Galletebeitia 338,5
Ander Salaberria 331,5
Julen Erezuma 324,5
Arkaitz Zipitira 318


Hurrengo kanporaketea: azken kanporaketea

Zaldibarren, zemendiaren 9an, domekan izango da, arratsaldeko 17:30ean.

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Gorka Lazkano, Mikel Galarza, Manex Sagarna, Amaia Uribe eta Ander Elortegi

Zaldibarkoa azken kanporaketa izango da. Bertan erabagiko da zeintzuk pasauko diran finalaurrekoetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu