Arratiako bertsolari gazteak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-11-28 14:56   Bertsolaritzea

Behetik gora gogotsu datozan bertsolari biren beharragaz nator oraingoan, Arratiako bertsolaritzea osasuntsu dagoan seinalea. Irati Astondoa zeanuriztarra eta Illart Gumuzio igorreztarra dira protagonistak.

Behetik gora gogotsu datozan bertsolari biren beharragaz nator oraingoan, Arratiako bertsolaritzea osasuntsu dagoan seinalea. Irati Astondoa zeanuriztarra eta Illart Gumuzio igorreztarra dira protagonistak. BBK Bertsolari Gazteen Txapelketan ezagunak doguz biak be eta I. Gumuziok aurten kantau dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusian lehenengoz, saio polita eginda ganera. Bai Illartek, bai Iratik galapan eta segan bestean bertsotan egin ezkero, laster eukiko doguz hainbat bertso-saiotan.

Aurtengo Durangoko Azokearen ganeko bertsoakaz jatorkuz Astondoa eta Gumuzio. Abenduaren 5etik 8ra egingo da eta urtero lez, noz ailegauko begira dagoz:


Abenduak lau bost sei ta zazpi
ze egun paregabeak
Durangon dogun azokeagaz
ze barri dauko jenteak
jendez beteta egongo dira
karpa eta bai kaleak
eta batez be garrantzi gehien
auki daien euskereak.

Egun horretan batuko gara
hainbat euskal kultur zale
batzuk erosten joango gara
besteak barriz saltzaile
ta ez dot uste inork be aurten
egingo dauenik kale
barru-barruan sentimendua
dagoanaren seinale.

Erosi beharko doguz aurten be
cd edo liburua
lasai ibiliz dana ikusiz
begiratuz ingurua
gero gabean parrandatxo bat
hori gauza segurua
baina beti be bere lekuan
erabilita burua.

Irati Astondoa



Liburu eta disken azoka
euskal kulturaren Meka
ordura arte artistek dute
beraien lana gordeta
nobedadeak leku denetan
bihurtzen dira salmenta
zerbait gurean bizkor ibili
arin agortzen da-eta .

Stand-etatik barreiatuta
dago hainbeste liburu
aurten baten bat erosiko dut
hori diot nik seguru
euskal kultura bultzatzea dut
oraingo hon(e)tan helburu
seguru nago denon artean
pausua emango dugu.

Berrogei ta_hiru urte badira
Durango dela bilgune
eguna pasa han biltzen gara
gizon eta emakume
hainbeste gauza polit dago han
hain lirain eta hain xume
milaka heldu aho zabalik
dirudigu mila ume.

Illart Gumuzio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu