'Bertsoak 2008', bertso onenen antologia digitala plazan

Bizkaie! 2008-11-21 10:18   Bertsolaritzea

www.bertsoa.com bertso plazak aurten batutako bertso onenen antologia argitaratu dau Lankugaz batera, 'Bertsoak 2008' izenburupean. Bi DVD bikotxetan, 40 bertsolariren 210 ale batzen ditu lan barriak eta horretarako, 100 ekitaldi baino gehiagotan grabautako materiala erabili dau webguneak.

Kalidadea eta aniztasuna izan dira 'Bertsoak 2008' antologia osotzeko erispideak. Hain zuzen, 40 bertsolari desbardinen lana erabili izanak garbi erakusten dau kalidadea gaur egungo bertsogintzan sustraituta dagoan kontzeptua dala. Besteak beste, saio mota, bertso neurri, doinu eta jorratzen diran gai desbardinak be aniztasunaren isla dira.

Andoni Egaña bertsolariak aurkezpenean adierazo dauenez, 'komenigarria da Bertsoak 2008' lako bildumak argitaratzea, transmisinoari, bertso eskolei eta ikerketeari begira, eta bertsolariei be ondo jatorke euren lana txukun gorde eta ondo zabaltzea'.

Lan barria datorren asterako egongo da eskuragarri www.Lanku.com webgunean, Bizkaiko txapelketan eta, abenduan, Durangoko Azokan, 10 eurotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu