Eñaut Intxaurragaren hirugarren txapela eta Arrate Illaroren lehenengoa
2008-05-19 15:15 BertsolaritzeaArrate Illarok eta Eñaut Intxaurragak udagoienean jokatuko dan Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dabe astegoienean.
Astegoienean Ipar Uribeko eta Arratiako Bertsolari Txapelketatako finalak izan dira. Ipar Uribekoa Areetako Andres Isasi musika eskolan izan zan zapatuan (maiatzaren 17an) eta 60 bat lagun batu ziran sei bertsolariak entzuteko. 2006ko txapeldunari, Itsaso Paiari, Arrate Illarok hartu deutso erreleboa eta berak jantzi dau aurtengo txapela. Beraz, zuzenean Bizkaiko Txapelketarako txartela lortu dau algortarrak. Illarok Jone Uriagaz batera jokatu eban buruz burukoa.
Arratiako finala, barriz, domekan, maiatzaren 18an jokatu zan Igorreko kultur etxean. Danetara, 120 lagun batu ziran bertsolariak entzuteko eta aurreko buruan geratu da txapela. Hirugarrenez, Eñaut Intxaurraga izan da eta Arratiako finalean onena eta zuzenean Bizkaiko Txapelketara pasau dana. Kepa Intxausti 2000ko Arratiako txapeldunaren eskutik jaso dau txapela. Iñaki Iturriotz izan da txapeldunordea.
Kontuan hartu, datorren astegoienean izango dirala Bilboaldeko eta Durangaldeko finalak. Bilboaldekoa Bilbo bertako Abante kulturgunean izango da maiatzaren 23an, 20:00etan, eta Durangaldekoa, ostera, Garaiko frontoian, maiatzaren 24an, 18:00etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!