Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun

Bizkaie! 2008-05-05 12:09   Bertsolaritzea

Xabier Enbeitak jantzi eban txapela, Iker Belaustegigaz buruz burukoa jokatu ostean. Osabearen, Jon Enbeita bertsolariaren eskutik jaso eban ganera txapela.

Gautegiz Arteagako kultur etxeko areto nagusia txiki geratu zan Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean (maiatzaren 4an). Ehun eta hogei lagunetik gora urreratu ziran bertara, baina askok eskileretatik edota kanpotik jarraitu behar izan eben saioa. Ez zan girorik falta izan. Xabier Enbeitak jantzi eban txapela, Iker Belaustegigaz buruz burukoa jokatu ostean. Osabearen, Jon Enbeita bertsolariaren eskutik jaso eban ganera txapela.

Busturialdeko txapelduna zuzenean sailkatu da udagoieneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Ganerakoek beste eskualdeetan pasetan danaren arabera izango dabe sailkatzeko aukerea. Eskualdeetako zazpi txapeldunekaz batera, 21 lagunek izango baitabe Bizkaikoan parte hartzeko aukerea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu