'Bertsolaritzea eta ahozkotasuna' proiektuagaz, Gipuzkoako 6.000 ikaslek bertsotan ikasi dabe

Bizkaie! 2008-05-05 15:45   Bertsolaritzea

Urtez urte zabaltzen joan da proiektua Gipuzkoako hainbat herritan. Danetara, 36 herritan 86 ikastetxek egin dabe bat proiektuagaz eta 6.000 ikaslerengana ailegau da, gitxi gorabehera. Datorren urtean 7.000 ikasletik gora izango dirala aurreikusi dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak.

Gipuzkoako Bertsozale Alkartea orain dala zortzi urte hasi zan 'Bertsolaritzea eta ahozkotasuna' izeneko proiektuagaz hainbat ikastetxetan lanean. Urtez urte zabaltzen joan da proiektua Gipuzkoako hainbat herritan. Danetara, 36 herritan 86 ikastetxek egin dabe bat proiektuagaz eta 6.000 ikaslerengana ailegau da, gitxi gorabehera. Datorren urtean 7.000 ikasletik gora izango dirala aurreikusi dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak.

Ekimenaren sustatzaileen arabera, ahozkotasunaren eta bertsolaritzearen ganeko proiektuaren azken helburuetako bat ikasturte amaieran egiten dan jaialdia da. Bertsolaritzearen inguruan lan egin daben neska-mutilei jentaurrean kantetako aukerea emoten deutsie jaialdiak, proiekzino publikoan trebatu daitezan, horretarako beharrezkoak diran baliabideak eskainiz. Bide batez, guraso zein herritarrei egindako lanaren barri emon gura jake.

Ikastetxe bakotxeko ikasle talde bakotxak bost minutu inguruko emonaldia preparau dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteko adituaren eta ikastetxe bakotxeko irakasleen laguntzinoagaz. Jaialdiak herrika antolatu dira eta herri bakotxeko ikastetxe desbardinak batuko dira. Antolatzaileek azpimarratu dabe bertan egingo diran saio guztiak ikasleen lanaren ondorio dirala; hau da, emonaldiko ideiak zein bertsoak neska-mutilek landu eta sortu ditue.

'Urte osoko lanaren ondoren, oso motibagarria da ikasleentzat ikasi dabena jentaurrean erakustea; ganera, oso aberasgarria da taldean bideratutako proiektu bat konpartidutea eta emoitzak alkarrekin disfrutetea', azaldu dabe.

Bestalde, liburu bana emongo jako ikasle bakotxari ikasturte amaieran. 'Bertsometa' izenburupean, Gipuzkoako bertso-talde danak batzea da argitalpenaren helburua. Talde bakotxaren argazkia eta bertsoak jaso dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu