FORTE proiektua Euskal Herrian
2005-12-09 00:00 Bertsolaritzea
Eta, jakina, Bertsozale Elkartea. Lehengo artikulu batean Iñakik zabalago azaltzen ebanez zein dan Euskal Herrian garatuko dan proiektua, ez dot larregi sakonduko atal honetan.
Oraingoan, kanpora joan beharrean, kanpotarrak etxera ekarri doguz. Asteburua Euskal Herrian pasau dabe proiektuetako ordezkariek eta ondorioak atera beharko dabezan adituek. Berton, bariku goizean instituzionetako ordezkariakaz batu ziran, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzaren errealidadea parajetik ezagutzeko. Esan beharra dago bilera hori Felix Etxeberria EHUko hezkuntza kulturanitzeko irakasleak preparau ebala. Arrastian Bertsozale Elkartea eta Dokumentazino Zentroa ezagutu ebezan ...
Bat-bateko bertsoaren bat-bateko epaia (I)
2005-12-02 00:00 Bertsolaritzea
Epaitzeko erispideak
Benetako inflezino puntua 89an emon zan. Bertsolarien Elkarteak (geroago Bertsozale Elkartea) bilera bi antolatu ebazan, epaitzeko erispideak eztabaidatu eta adosteko. Inoz epaile izandakoak eta bestelako bertsozale adituak batu ziran, belaunaldi zaharra eta barria bat eginda. Bertsoak modu juxtuagoan epaitzeko orientabide nagusiak adostu ebezan. Orduan idatzi ziran lehenengoz Bat-bateko Bertsoak Epaitzeko Erispideak. Aurrerapauso nabarmena izan zan, bertsoak modu juxtuagoan epaitzeko ahaleginean. Urte bereko Txapelketa Nagusian aplikau ziran erispideok. Bertan orientabide nagusiak emoten ziran, eta alderdi teknikoari jagokozan erispideak gero ...
Zelako bertsozaleak, halako bertsolariak
2005-11-25 00:00 BertsolaritzeaAzterketearen ondorioak garagarrilerako izango dira seguru antzean, eta orduan bertsolaritzearen egungo egoerearen erradiografia horrek etorkizunerako zer norabide hartu behar dan jakiteko balioko dau. Hain zuzen be, gauza bera egin zan 1990ean, Bertsozale Elkarteak iparrorratza aldatzeko beharra ikusi eta epe ertain zein luzerako helburu eta estrategia batzuk markatu beharra egoala erabagi ebanean. Horretarako beharrezkoa zan bertsozaletasuna bera aztertzea eta behar hori emon jakon Siadeco ikerketa taldeari. Berak hartu eban gizarteak bertsolaritzea zelan ikusten eban aztertzeko ardurea. Kulturgintzako eragile batzuen eta erdalguneko ...
'0kelar' Bertso Paper Sariketea 2005
2005-11-25 00:00 Bertsolaritzea
Helbidea:
Lanak helbide honeetara bialduko dira:
1.- Posta elektronikoa: mbe@gaztesarea.net
2.- OKELAR bertso paper sariketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
Epea:
Lanak zemendiaren 21erako bialduko dira lehen aitaturiko helbidera.
Sari banaketea:
Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.
Lanen jabetza:
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dabe lan guztiak argitaratzeko.
Epaimahaia:
Antolatzaileek eratuko daben epaimahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
Antolatzailea:
Mutrikuko Bertso Eskola.
Bizkaie!
Bilboko Udalak eta Bertsozale Elkarteak lankidetza-hitzarmena berbatu dabe
2005-11-25 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Hasikera ederra
2005-11-18 00:00 Bertsolaritzea
Azken astegoienean Uztaritzen eta Arrasaten izan ziran kanporaketak. Uztaritzekoa maila bikainekoa izan zan. Amets Arzallus gailurrik jo barik baina seguru eta maila onean ibili zan saio osoan. Fredi Paiak anaiaren bidea hartu gura eban (agurrean autortu eban harek baino puntu erdi gehiago behar ebala etxetik bialduko ez baeben), eta behetik gorako saio eredua be kopiau eutson. Zalantza gehiago sortu euskun Fredik, baina azkenean hor dago, irabazleak kenduta hirugarren puntuazino altuena lortu dau, justu anaiaren atzetik. Uztaritzekoa izan zan sei bertsolarien ...
www.bertsoforo.com, bertsolaritzeari buruzko lehenengo foroa Interneten
2005-11-11 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Euskal Herriko Txapelketea: 18 izan eta izen
2005-11-11 00:00 Bertsolaritzea
Pare bat asteko atsedenaldiaren ondoren, finalaurrekoak zemendiaren 6an hasiko
dira (Hendaia, Markina-Xemein, Gasteiz, Zummarraga-Urretxu, Bera eta Donostian).
Daborduko finalean dagoz aurreko txapelketako txapelduna eta txapeldun ordea:
- Maialen Lujanbio Zugasti: 29 urte bete barriakaz kantauko dau, hirugarren aldiz, Txapelketa Nagusian. 1997an finalista izateaz ganera, Hernaniarrak, 2001ean buruz-burukoan kantau eban. Bigarren postua hobetzen saiatuko da aurtengo txapelketako finalean. 2003ko Gipuzkoako Txapelketako txapelduna da. Arte ederretako ikasketak egin ondoren, gidoigintzan, artikulugintzan eta bertsogintzan jarduten da.
- Andoni Egaña Makazaga: 44 urtegaz seigarren Txapelketa Nagusiko ...
Gaiek be iturria daukie
2005-11-04 00:00 Bertsolaritzea
Txapelketa Nagusiak bere gai-jartzaile taldea dauka. Maiatzean hasita dabiz Txapelketarako gaiak atonduten, eta saioen bezperetan be batzen dira, azken gorabeherak komentau eta egin beharreko aldaketa txikiak egiteko. Taldean hiru bizkaitar dagoz. Josu Goikoetxea gernikarra (Hitzetik Hortzera telebista saioko aurkezle ohi, orain zuzendari, eta taldeko arduraduna), Asier Ibaibarriaga ermuarra, eta Zuriñe Iarritu bilbotarra. Eurekaz batera, Alaitz Rekondo lesakarra, Saroi Jauregi zaldibitarra (Hitzetik Hortzerako aurkezle barria), Inazio Usarralde usurbildarra, Naroa Sasieta aguraindarra, eta Unai Elizasu altzarra. Zaharrenak 38 urte daukaz, gazteenak 23 ...
Amaia Agirre, Etxahun Lekue eta Jon Martin finalaurrekoetan
2005-11-04 00:00 Bertsolaritzea
Hurrengo saioa:
2005eko urriaren 22an, Uztaritzeko Kiroleta pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.
Bertsolariak:
Fredi Paia
Jokin Uranga
Amets Arzallus
Julen Zelaieta
Onintza Enbeita
Iñigo Manzisidor
Bizkaie!
1935etik XXI. mendera
2005-10-28 00:00 Bertsolaritzea
Aldaketa nabarmena ekarri eban Fernando Aire bertsolariak: bere euskalkiak eta bere bertsoen kalidadeak arazo bat baino gehiago ekarri eutson. Euskal Herriari begiak edegi eutsozan 1967an.
Bertsogintzea be asko aldatu da 70 urtean: lehengo gaien lautadak gero eta haran estuagoak dira, bertsolariak gero eta gehiago jakin behar dau espeleologiaz (geografiaz, mineralogiaz eta beste hainbat logia, eria eta tasunez), gero eta gatxagoa da bat-bateko eta idatzizko bertsoak desbardintzea... Bertsolariak be aldatu dira: gero eta emakume gehiago dago, gero eta gazte gehiago, gero ...
Txapelketa Nagusiaren Bizkaiko aurkezpena
2005-10-21 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaian egingo diran saioak
Kanporaketea:
- Urriak 16, domekea, Zornotzako Zelaieta zentroan, arratsaldeko 17:00etan (Xabier Paia, Iratxe Ibarra, Jon Martin, Oihane Enbeita eta Miren Artetxe).
Finalaurrekoa:
- Zemendiak 12, zapatua, Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan (Jon Maia, Igor Elortza + E taldeko irabazlea + D taldeko irabazlea + 2. puntuazinoz + 7. puntuazinoz.
Finala:
- Abenduaren 18an, domekan, BECeko Bizkaia Arena aretoan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 16:30etan (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio + finalaurrekoetatik sailkatuko diran sei bertsolari).
Bizkaie!
Euskal Herriko Bertso-eskolen VI. Topaketea
2005-10-14 00:00 Bertsolaritzea
Aurreko topaketek bertso-eskolen beharrizanei erantzun gura izan deutsie eta honek be horrenbesteko asmoa euki dau. Bertsotan trebatzeko emon beharreko pausoak aztertu izan dira urtez urte: bertsogintzearen alderdi formalak, bertso-eskoletako irakasleen formazinoa, metodologia, material didaktikoa. Gorago agiri dan lez, intuizinoak eta Xabier Amurizaren materialak sano lagungarri izan dira bertsogintzea bideratzeko, baina gehiago sakontzea posible da.
Xabier Paia
Bertsolaritzearen irudia
2005-10-07 00:00 Bertsolaritzea
Erdal komunidadeari euskeraz gozau leikenaren barri eskaintzeari ez eze, garrantzia emon jako kazetarien beharra erraztu eta horretarako baliabideak eskaintzeari. Asmo horregaz antolatu da kazetarientzako ikastaro berezia hilaren 26an Donostian. Egia esatera, bertsolaritzaz ezer gitxi jakinda idatzi behar izaten dauenak gustura jaso beharko leuke gonbitea. Horrezaz ganera, bertsozale.com web gunea goitik behera barriztuta aurkeztu dabe, eta Txapelketea dala-eta beren beregi sortutako web gunea be sareratu dabe: http://www.txapelketanagusia.com Informazinorik gertukoena eta eguneratua jaso ahal izango da berton. Kale ...
Bidaia baten kronikea: bertsolari gazteak Lisboan
2005-09-30 00:00 Bertsolaritzea
Azken eguna Lisboan libre. Beraz, gosaldu ostean metroa hartu eta alkarregaz joan ginan dendaz denda, kalerik kale, familia eta lagunei opariak erostera: kanpoan bazkaldu, kantaldia egin, leku ederrak ikusi, portugesa praktikau… Gauean, azken afariaren ostean, urian zehar ibili ginan, gaueko Lisboa eta egunekoa ez diralako bardinak.
Tabernatan kantaldia gauero legez, batez be 2 ahotsetan kantatutako ‘txikia’ edo ‘No woman no cry’ doinuarekin inprobisautako letrak. Azkenerako reggae kontzertu batean egon ginan jantzan. Hurrengo goizean gosaldu eta autobusa hartu genduan gure herri ...
Ardaoaren santutegira erromesaldia
2005-09-23 00:00 Bertsolaritzea
Osorik bete genduan plana. Lapueblan hamaiketakoa egin eta bodega bi bisitau genduzan, bata txikia eta tradizionalagoa eta bestea handiagoa eta egungo teknika aurreratuetara egokitutakoa. Bietan edan genduan ardaua, zelan ez, eta bietarik egin genduan, edan eta kantau, eta dantzarako be animau ziran batzuk, payatarren soinu txiki eta panderoaren erritmora. Eguna itzel girotuta egoala Biasterin egin genduan urteroko osteratxoa eguerdiz, kaleak trikiti doinuz beteaz eta tabernak bertso desafio txikiekaz zipriztinduz.
Biasteriko bazkalostea be polito luzatu zan, kantu zahar, bertso barri, eta ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz