Ipar Uribe eta Lea Artibairen arteko lehia gaur Bilbon
2009-03-26 10:34 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerea dobanekoa izango da.
Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerea dobanekoa izango da.
1) Sariketearen arauak
-
Taldeka: talde bakotxa Bizkaiko eskualde baten ordezkari sei partaidegaz.
-
Edade maila bi:
A maila: 18 urtera arte (1990ean jaioak barruan).
B maila: 19-24 urte bitartean (1984an jaioak barruan).
-
Parte hartu daben taldeak
Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri. Aurtengo nobedadea izan da Enkarterriko taldearen parte hartzea lehenengoz.
-
Sariak
- Talde txapelduna .................................. 1.260 € (6 x 210 € ).
- Talde azpitxapelduna ............................... 900 € (6 x 150 €).
- Bizkaiera egokiena ................................. 140 €
- Finalistarik gazteena.................................. 70 €
2) Talde teknikoa
-
Epaimahaia: Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe.
-
Aurkezlea: Bernardo Mandaluniz.
-
Antolatzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea eta BBK.
3) Sailkapena
Finalera heltzeko, sailkapen-saioak eta finalaurrekoak jokatu dira. Sailkapen-saioetan, Busturialdea, Durangaldea eta Enkarterriko taldeak kanporatuak geratu ziran.
Finalaurreko saioak joan dan astean egin ziran, Bilboalde-Lea Artibai eta Ipar Uribe-Arratia saioen bitartez eta aurrera egin eben taldeak finala jokatuko daben Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira.
Aurtengo edizinoan barrikuntza bi izan dira, saio guztiak eliminatorioak izatea eta lehen aldiz Enkarterriko taldeak parte hartzea.
4) Finalistak
Lea Artibaiko taldea sariketa honen 17 edizinoetan egon da eta bera izan zan lehen irabazlea orain dala 16 urte. Ordutik beste 4 alditan irabazi dau sariketa hau eta berau da lehen posturik gehien dauena, nahiz eta azken 7 urteotan ez dan finalean izan. Aurten talde barrituagaz dator eta ez litzateke sorpresea izango barriro irabaziko balebe. Taldeko partaideak Markina, Ondarroa, Lekeitio eta Berriatukoak izaten dira.
Ipar Uribeko taldearen oinarria Algortako Bertso Eskolea izaten da eta 4 aldiz irabazi dau sariketea eta beste hirutan bigarren geratu izan da. Aurten 11garrenez hartuko dau parte. Beraz, agirian dago azken urteotako talderik indartsuena izan dala eta aurten be kontuan izatekoa.
5) Parte-hartzaileak
Nahiz eta bihar arte ezin dan jakin ziurtasun osoz zeintzuk izango diran partaideak, orain arte ikusitakoan oinarrituz, ondokoak izan daitekez:
IPAR URIBE |
LEA ARTIBAI |
|
18 urtera arte |
Maialen Markaida
|
Nerea Ibarzabal
|
19-24 urte bitartean |
Arrate Illaro
|
Xabier Iturraspe
|
6) Aurreko urteetako irabazleen zerrendea
Urtea |
Irabazlea |
Bigarrena |
Bizkaiera egokiena |
Finalistarik gazteena |
1993 |
Lea Artibai |
Durangaldea |
Haritz Lopategi |
Joseba Goienola |
1994 |
Busturialdea |
Durangaldea |
Haritz Lopategi |
Onintza Enbeita |
1995 |
Busturialdea |
Durangaldea |
Asier Legarreta |
Anartz Aranguena |
1996 |
Lea Artibai |
Busturialdea |
Xabier Enbeita |
Gorka Ostolaza |
1997 |
Lea Artibai |
Bilboladea |
Urtzi Urrrutikoetxea |
Xabier Paya |
1998 |
Lea Artibai |
Bilboaldea |
Ibon Ajuriagoieskoa |
Xabier Paya |
1999 |
Ipar Uribe |
Bilboaldea |
Ander Ibarra |
Oihana Bartra |
2000 |
Busturialdea |
Lea Artibai |
Eñaut Intxaurraga |
Amaia Jauregizar |
2001 |
Lea Artibai |
Ipar Uribe |
Jon Rementeria |
Miren Ibarluzea |
2002 |
Ipar Uribe |
Busturialdea |
Iñaki Iturriotz |
Ander Elortegi |
2003 |
Arratia |
Busturialdea |
Miren Amuriza |
Jurek Zienkiewic |
2004 |
Ipar Uribe |
Arratia |
Oihana Bartra |
Jurek Zienkiewic |
2005 |
Durangaldea |
Arratia |
Oihana Bartra |
Miren Amuriza |
2006 |
Durangaldea |
Ipar Uribe |
Miren Amuriza |
Jone Uria |
2007 |
Ipar Uribe |
Busturialdea |
Eñaut Uruburu |
Imanol Uria |
2008 |
Bilboaldea |
Ipar Uribe |
Amaia Uribe |
Imanol Uria |
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!