Silveira Nafarroako txapeldun, seigarrenez
2009-03-23 12:57 BertsolaritzeaJulio Sotogaz desenpatea egin ondoren, Xabier Silveirak jantzi dau Nafarroako bertsolari txapelketako txapela. Silveirak eta Sotok luzapenean hiruna bertso bota behar izan zituen ofiziotan eta bina kartzelako saioan, saioan lortutako puntu bardinketearen ondorioz. Lan horreek amaituta, eta Sotok egindako poto bati esker bidea erraztuta, Xabier Silveirak 617 puntu jaso eta 2009ko Nafarroako txapeldun bihurtu zan, seigarrenez.
Julio Sotogaz desenpatea egin ondoren, Xabier Silveirak jantzi dau Nafarroako bertsolari txapelketako txapela. Silveirak eta Sotok luzapenean hiruna bertso bota behar izan zituen ofiziotan eta bina kartzelako saioan, saioan lortutako puntu bardinketearen ondorioz. Lan horreek amaituta, eta Sotok egindako poto bati esker bidea erraztuta, Xabier Silveirak 617 puntu jaso eta 2009ko Nafarroako txapeldun bihurtu zan, seigarrenez.
Azken sailkapena hauxe da: lehenengoa Xabier Silveira (617 puntu), bigarrena Julio Soto (606,5), hirugarrena Erika Lagoma (430), laugarrena Iñigo Olaetxea (422,5), bosgarrena Jon Barberena (423), seigarrena Julen Zelaieta (420) -igazko txapelduna-, zazpigarrena Xabier Legarreta (417,5) eta zortzigarrena Ander Fuentes 'Itturri' (394). Lehenengo laurek Txapelketa Nagusirako txartela lortu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!