Joxe Lizaso bertsolaria hil da

Bizkaie! 2009-04-02 10:53   Bertsolaritzea

Atzo, apirilak 1, arratsaldean hil zan Azpeitiko bere etxean, 82 urtegaz. Hileta-eleizkizunak gaur, eguena, izango dira arratsaldeko 19:30ean Azpeitiko parrokian.

Joxe Lizaso bertsolaria hil da 82 urtegaz. Martiaren 12an aldaka batean ebakuntza egin eutsen baina honezkero etxean egoan. Atzo, apirilak 1, bazkalostean hil zan.

Xebastian Lizaso bertsolariaren aita eta Beñat Lizaso bertsolariaren aitita zan. Azpeitiko Enparan kalean jaioa, Saberri baserrian pasau eban gaztaroa. Juli Iraolagaz ezkondua 1957an, bi semeren aita: Sebastian bertsolaria eta Bixente. Landeta auzoan luzaroan tabernea euki eban eta han batzen ziran inguruko bertsolari gehienak.

Hamazazpi urtegaz kantau eban lehenengoz plaza batean Zepaigaz, Gaintxurizketan; Uztapideren partez joan behar izan eban. Ondoren Euskal Herrian zehar ibili da plazarik plaza, herriz herri. Ez zan bertso txapelketazalea izan. Behin bakarrik parte hartu eban, 1959an, Gipuzkoako I. Txapelketako finalean. Ez jakon gustetan epaimahaikoen aurrean jarri behar izatea, ezta gaiak emonda kantau behar izatea be. Bazkalondoko eta afalondoko saioak gustetan jakozan, bertsolariek eurek gaiak erabagiten zituenekoak. Orain dala urte bi itxi eutson jentaurrean abesteari, baina familia giroan kantetan segiduten eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu