Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 28an Billabonan
2005-06-03 00:00 Bertsolaritzea
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Udaberriko Bertso Saioak jaialdia Santutxun
2005-05-27 00:00 Bertsolaritzea
Udaberriko Bertso Saioak ekitaldia maiatzeko lau zapatuetan egingo da Karmelo plazan, 13:00etatik aurrera. Gaiak Santutxuko Bertso Eskoleak jarriko ditu eta ondokoak izango dira, egunez egun, parte-hartzaileak:
Maiatzak 7
Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso.
Maiatzak 14
Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Maiatzak 21
Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Oihana Bartra.
Maiatzak 28
Xukan: ‘Iturrian zer dago?’
- Bertsolariak: Anjel M. Peñagarikano eta Iñaki Murua.
- Trikitilariak: Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga.
- Dantzariak ...
Bizkaiko ume eta gaztetxuen XXIII. Bertso Txapelketea 2005
2005-05-27 00:00 Bertsolaritzea
Horreetan ondoen moldatzen diran bertsolariak idatzizkoen finalera pasauko dira. Maiatzaren 13an izango da, Gernikako Seber Altube ikastolan eta sariak Gernikako Kultura Etxean bananduko dira.
Bat-batekoari jagokonez, honeek dira kanporaketen datak:
- Maiatzaren 20an, Bermeoko Eleizalde ikastolan 14 urtera artekoentzat.
- Maiatzaren 23an, Markinako Kultura aretoan 15-16 urtekoentzat.
- Maiatzaren 24an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan 17-18 urtekoentzat.
Bakotxetik 4-6 persona baino ez dira pasauko finalera. Bat-batekoen finala bagilaren 3an izango da Bilboko Indautxuko “El Carmen” aretoan. Gerora, herrialde bakotxetik bina bertsolari sailkatuko dira Euskal ...
Bertsolamintza´05
2005-05-20 00:00 Bertsolaritzea
Bertsozale Elkarteak bide luzea egin dau 86an sortu zanetik. Bertsolaritzearen zabalpenean eta transmisinoan gero eta proiektu landuagoak garatzen dauz eta eragiten dauen esparrua zabalduz doa eten barik. Bide horretan geldiuneak behar izaten dira lantzean behin, zertan ari garan eta zer gura dogun jakiteko. Ondo pentsau, hobeto eregiteko. Bertsolamintza da gogoetearen estazino hori. Azkenengoa 2002an egin zan, eta bertsotarako gaien inguruan hausnartzeko antolatu zan. Bertsogintzearen esparrutik bideratu zan orduko ha. Aurten transmisinoan sortu da gogoetarako preminea.
Bertso eskolek urte askotako bidea ...
Lanku.com
2005-05-13 00:00 Bertsolaritzea
Azkenik, bertsogintzea eta bertsolaritzearen alderdi formalagoak be landu gura dauz Lankuk eta horretarako berbaldi eta ikastaro bereziak antolatu dauz, bertsolaritzearen arlo zehatzak jorratzeko.
Bertsolaritzearen presentzia gizartean areagotu gura dauen enpresa honek argi itxi gura izan dau bere asmoa ez dala herrietako mobimentua ordezkatzea; hori baino, beharra dagoan lekuetan zerbitzua eskaintzea eta aukera gehiago sor leitekezan herri eta eremuetan bertsoaren aldeko apustu serioak egiteko intentzinoa dauka.
Dudarik barik, web guneak mesede handia egingo deutse bertsolariei, erakunde, instituzino eta talde antolatzaileakandik parajeago ...
'Hitzak egin gaitu ezer'
2005-05-06 00:00 Bertsolaritzea
Holan dauka izena Bertsozale Elkarteak preparau dauen erakusketeak. Txapelketa Nagusiaren urtea izanda, bertsolaritzea gizarteratzeko helburuagaz atondu da erakusketa hau, eta euskal herrietan ibiliko da erakusgai urte osoan zehar. Oiartzunen zabaldu dauz ateak eta bertan izango da apirilaren 29ra arte.
Bertsolaritzeak euskal kulturan ez eze, euskal gizartean be badauka bere lekua. Garaian garaiko gizartearen ispilu izan da eta gizarteagaz batera joan da aldatuz. Gaur horren osasuntsu badago, gizartearen ohituren eta preminen aldaketa horreetara moldatzen jakin izan dauelako da. Bertsoak kultur balore ...
Haurdunaldiak eta bertso-jardunaldiak
2005-04-29 00:00 Bertsolaritzea
Askok esan leike, bardintasunaren legea defendiduteko asmoz, lotsagarria dala aita izan diranei aitamen berezirik ez egitea. Izan be, azken boladan, bertsolaritzearen transmisinoa bide fisikotik jorratzen ari da Bertsozaleen Alkartea: Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Iñaki Aurrekoetxea (aitatasunaren bertso batzuk egin beharko deuskuz Bizkaie!-rako, ez?)... Kimu barriak badatoz.
Tabladu ganeko jardunean, ostera, aitatasuna ez da igarten; amatasuna orain arte be ez, bertsolari emeek plaza abandonetan ebelako hilerokoa aldi baterako galdu baino lehen. Ezagun da emakumeek bertsotan egiten ...
Otamendirentzat zortzigarrenez Arabako Bertsolari Txapelketa
2005-04-29 00:00 Bertsolaritzea
Behin saio puntuagarri guztiak amaituta, hauxe izan zan sailkapena:
1. Asier Otamendi: 565.5 puntu
2. Oihane Perea: 563.5
3. Manex Agirre: 362.5
4. Juan Mari Juaristi: 356
5. Zigor Enbeita: 354.5
6. Iñaki Viñaspre: 323.
Imanol Lazkano Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehendakari izandakoak jarri eutson txapela Otamendiri, eta oroigarria egungo lehendakariak emon eutson, Iñaki Muruak.
Hau izan da Arabako Bertsolari Txapelketak emon dauen guztia. Gogoratu, buruz burukoan ibili diran bi bertsolariak, Oihane Perea eta Asier Otamendi ...
ABT’05: Azkena Txapelketea baino lehen!
2005-04-15 00:00 Bertsolaritzea
- Zigor Enbeita:
Abornikanokoa, Prudentzio Deuna bertso sariketea birritan irabazi eban. Abel Enbeitaren semea eta Arabako Bertsozaleen Alkarteko Lehendakaria da. 2003an txapela lortu eban Arabako Txapelketan.
- Manex Agirre:
1982an jaio zan Aramaion eta postaletarako paisajeez inguratuta biziko zan Granadara ospa egin izan ez baleu "Literaturearen teoria eta literatura konparatua" ikastera. Euskal Filologian lizentziatua, eskolarteko txapelketan txapeldun izan zan bi urtez eta Arabako Bertsolari Txapelketan bigarren saria lortu eban 2002an.
- Juan Mari Juaristi:
Gasteizen Euskal Filologian lizentziau ondoren, bertan geratu zan biziten ...
Hamaika gazte txapeldun
2005-04-08 00:00 Bertsolaritzea
Txapelketa bat laburre edadez
ta asmoagaz saridun
Ausardiegaz bete barrue
dakizun danagaz jardun
Izena faltau jako honeri
eta ifini daiogun
Iribazleak sei direz baie
hamaika gazte txapeldun
Saio danatan emon gurean
norberaren balioa
Gura ta ezine bat egiten da
bigarrena nerbioa
Nahiz te batzuten publikoa dan
flan baten kalbarioa
Euren txaloak ta begiradak
direz erremedioa
Batek aurpegi zuri-zurie
besteak argi irria
Batek posture xelebrea ta
besteak aipagarria
Bien artean osotuten da
mikroraino ekarria
Hasibarriek erein daurien
bertsoan hazi barria
Finalerako ...
Perearentzako Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren txartela
2005-04-08 00:00 Bertsolaritzea
Behin lan puntuagarriak amaituta hau izan zan epai mahaikideek bertsolariei emon eutsen puntuazinoa: lehenengo postuan, Oihane Perea 306 puntugaz, bigarren, Zigor Enbeita (300 p.), hirugarren, Manex Agirre (299 p.), laugarren, Rikardo Gonzalez de Durana (293.5 p.), bosgarren, Izar Mendiguren (275.5 p.), eta seigarren lekuan, Orlando Arreitunandia (266.5 p).
Modu honetan, kanporaketa haretan erabagi zan zein bertsolari egongo dan datorren hilaren 9an Gasteizko Kontserbatorioan jokatuko dan Final handian: Amurrioko saioko Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre eta Juan Mari Juaristi ...
99. zenbakiko artikuluaz
2005-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Aurrera jarraitu dogu batzuok euskaldun eta bizkaitar izateko asmoa daukagulako. Geuk behintzat, intentzinoa adierazo behar dogu, ez deuskuelako ezer eginda emongo. Bizkaierea, Juanjok dinosten lez, handik eta hemendik hartu beharko dogu, zeaniztar bati aditutako berbak bermeotarrak erabilitakoei lotuz. Eta marraren alde batetik bestera salto egitea gogorra da. Seguru nago erdalgunean jaio garan gehienoi gustauko jakula Bizkaiko oasiren batean jaiotzea, gure berbakerea ona izango zalako inoren zalantzarik barik (ez akaso zuzena edo egokia, baina ez dakit horreek merezidu besteko saririk daukien ...
NBT’05: aldaketarik bako “bertsokundeak”
2005-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Bide batez, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea lehenengo lau bertsolariek eskuratu dabe.
Saioko sorpresarik handiena Julen Zelaietak emon eban; bertsolari beratarrak hainbatean erakutsi dau jentea poltsikoratzeko itzelezko erraztasuna daukala. Igaz finaletik kanpo lotu ostean, aurtengoa saioan igazko gogo eta grinak igarri jakoz, ez ebalako nerbiorik be azaldu. Ostantzean, saio ona egin eban goiko zortzikoteak. Iñigo Ibarrak bezperan hartutako gripearen lorratzak itxi ebazan bertsoetan, Lopez, Legarreta eta Barberena gorabeheratsu ibili ziran; Etxabek ez euskun igaz plazaratutako doinua entzuten itxi ...
Asier Otamendi jaun da jaube Araban
2005-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Behin lan puntuagarri guztia amaituta, ondokoa izan zan sailkapena:
1. Asier Otamendi, 321 puntu.
2. Iñaki Viñaspre, 309 puntu.
3. Juan Mari Juaristi, 306 puntu.
4. Andere Arriolabengoa, 294'5 puntu.
5. Betto, 276 puntu.
6. Iker Agirre, 249'5 puntu.
Datorren astean jokatuko da bigarren eta azken finalerdia. Bi saio horreetan puntuazinorik altuena lortzen daben sei bertsolariak pasauko dira apirilaren 9an Gasteizko Kontserbatorioan jokatuko dan finalera.
Maiteder Sasieta Murua
BBK’05: Saria Durangora!
2005-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Ezin izan dot trankil
hartu gaur astia
nerbioso goiza eta
nerbioso arrastia.
Lau valeriana, hiru
tila ta eztia:
ez dakit nahiko izango
dan hori guztia!
Esan beharra dago txikien mailan itzelezko ahalegina igarri zala bi taldeen partetik bizkaieraz kantetako. Hanka sartzeen kasuan, esan beharra dago nozbehinka trabatzeaz ganera, poto eta erdi gehitu ebela euren palmaresera Durangaldeko gaztetxoek. Hori erdiori Miren Amurizak sortu eban, “erraz” esan gura eta “beraz” errepetidu ebanean: lapsus linguae.
Nagusien saioa baserri giroan ibili zan hasikeratik. Gaiak ...
Bizkaierearen zigorra barik, euskerearen mesedea
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Xabier Paiaren 'Bizkaiera onenaren zigorra' artikulari erantzunez
Aupa Xabier!
Beste ezeren aurretik zorionak emon gura deutsudaz Bizkaiko txapelketan egin zenduan lan ederragaitik eta batez be Bizkaie-n egiten dozun ekinagaitik.
Beste alde batetik, aitatu gure neuke ez nagoela guztiz ados Biezkaiera onenaren erabilerearen sariari egin deutsazun kritikeagaz. Oso osoan ulertzen dot zure iritzia, izan be, danok dakigu Bizkaien ez gagozela gazte guztiok, euskerearen aurrean aukera bardinekaz. Holan eta guzti, nire ustez, sari bat emotea beti izango da Bizkaierean mesedetan -honetan seguru ...
Martiak 8
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Aldarrikapen eguna ala ospakizun eguna? Bietatik izango dau martiaren 8ak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunak. Nik be bietatik egiteko gogoa daukat, ospatu eta aldarrikatu. Ospatu, sormena lana dan neurrian, emakumea bertsotan fin ari dala lanean. Eta aldarrikatu, emakumeen aldarrietarako ez dagiezala emakumeak bakarrik lanean jarri.
Ahozko tradizinioan ez da barria emakumearen parte hartzea. XVI. mendean baziran ezkontzetan eta hiletatan eresiak kantetan ebezan emakumeak. Baina ez ziran ondo ikusiak emakume publikoak, eta garaiko botereak isunak be iminten eutsiezan ahotsa erakusten eben plazandreei ...
Bizkaiera onenaren zigorra
2005-03-18 00:00 Bertsolaritzea
Hori gitxi balitz, ariketa paradigmatiko zein sintagmatikoak izan, bertsolariek egin beharreko dana bizkaieraz dago. Ederto! Euskalki askok gurako leuke holako presentziarik izatea sariketa batean. Horren ederra ez da, ostera, bizkaierea ez berba egin, ez ulertzen ez dabenantzat. Ni izan nintzan horren lekuko: neuri ez jatan tokau, baina neure gaztetxu denporan, bizkaierea ez zan hurreko kodea eta kide bati honeek errimak tokau jakozan bertsoa osotzeko: “justu, apustu, estu eta deusku.” “Justu ondo, apustu be bai, estu bale... baina zer da azken ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz