Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna martiaren 25ean Oñatin

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna ospatuko da domekan honetan, martiak 25, Oñatin, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak iragarri dauenez. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, ordu horretan alkartuko baitira parte-hartzaile guztiak Oñatiko plazan.

Egitaraua:

- 11:00etan, Oñatiko plazan alkartuko dira.
- 11:30tan, jolasak.
- 13:30tan, bazkaria.
- 14:30tan:

-gazteenentzat: bertso-magia, Txan Magoa, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiogaz.
-besteentzat: bertso kalejirea, Iturengo trikitilariakaz eta Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariakaz.

- 17:30etan, agurra.

Oharra: bakotxak bere bazkaria eta 15 € ekarri beharko ditu.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jarriko ditu: joan-etorriko autobusak eta parte-hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bana.

Antolatzailea: Gipuzkoako Bertso Eskolen sarea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu