Ekaitz osteko its%soa

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Bertsolaritzea
Nesken kezka Nesken partehartzea honakoa izan da: Kanporaketetan % 16,6 (5); finalerdietan % 22,2 (4) eta finalean % 12,5 (1). Esan beharra dago kanporaketetako bostetatik bi baino ez zirala pasau finalerdietara, beste biak aurreko edizinoko finalistak diralako. Gehiago izango dira, eta gitxiago izan ahal ziran be! Ostadarretik Inozko jente gehien joan jaku entzule. Kanporaketatik hasita, saioz saio 200-300 pertsonako familia bat egon da han eta hemen, beti presente. Bestela be, milaka lagunek entzun dabe aurtengo txapelketearen sintonia. Bertsolaritzea be erdalgunera ...

Txapeldun gaiak

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Bertsolaritzea
Zerrendako bigarrena akaso ez da gaijartzaile legez horren ezaguna, baina ETBko aurpegi ezaguna da ezpairik barik; Jose Mari Iriondo euskal kulturearen irudiagaz lotutako personea da. Telenorten hasi eta ETBrako saltoa emon bitartean, oholtza ganeko edozein jardun baino lehen ohikoa izan da bere ahotsa entzutea aurkezpen legez. Horretan be, bertsolarien arteko kontuetan sarritan ibilitako gai-jartzailea da, txapelketa zein plaza, inprobisatzaile askoren domadore izan dana. Aitatzen diran besteen artean, ezagunenak Bernardo Mandaluniz, Laxaro Azkune eta Mikel Taberna dira, Txapelketa Nagusietako aurpegi eta ...

Igor Elortzaren laugarrena

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Bertsolaritzea
Atzo kantautako bertso batzuk gogoratuko doguz. Zortziko nagusian Elortzak eta Estiballesek batera kantau eben. Bilbotarrak dira biak, Igor oso gustura dago Bilbok azkenaldian hartu dauan etxura aldaketeagaz eta Arkaitzek gurago dau lehengo Bilbo. Elortza: Erreka buelta lehenik barriztu Abandoibarra atzen zure jarrera ulertzea da niretzako Arkaitz gatxen gustokoa dot zelan dabilen gure hiria aldatzen oin zapatilak zikindu barik urten leike paseatzen. Estiballes: Lehen zapatilak zikintzeko zen bidean txakur korotza ta Euskalduna edo Guggenheim, ez al du ematen lotsa? Urte birik ...

Bizkaieraz, baietz ba! (II)

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Domekan finala Abenduaren 19a hur dago. Bizkaiko bertsolaritzaren egun handietako baten bezperatan gara. Euskalduna Jauregian da hitzordua. Arratsaldeko bostetatik aurrera, bertsozalez izarretaraino betetako aretoan, zortzi baliente igoko dira oholtzara: Igor Elortza, Etxahun Lekue, Xabier Paia, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia. Txapel bakarra. Zaleon artean zenbat-gura kiniela. Durangarrak osterabe faborito izan arren, oreka handiagoko finala izan leiteke aurtengoa. Larrabetzuko dotorezia, Markinako goxotasuna, Galdakaoko lotsabakokeria, Bermeoko zuzentasuna eta Algortako kasta parea. Durangoko gorentasuna dudatan jartzeko beste ...

Itxaso Paia nagusi ‘Okelar’ Bertsopaper Sariketan

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Helduak: - Lehenengo saria: “Ume hari begira” (Mikel Arrillaga / Eibar – Gipuzkoa). - Bigarren saria: “Ilunabar gordinak” (Manu Goiogana / Irun – Gipuzkoa). - Saritu bako lehenengo mutrikuarra: “Kantuz bizi nahi” (Jose Juan Lizardi). Gazteak: - Lehenengo saria: “Izan nazu ama ”(Itxaso Paia Ruiz). Algorta. 15 urte. - Mutrikuar onenaren saria: “Sahara bihotzean, papera eskuan” (Imanol Lekunberri). 12 urte. Abenduaren 18an izango dira eskuratutako Bertsopaper guztiakaz argitaratuko eta 3 eurotan salduko dan liburuaren aurkezpena (eguerdiko ordubatetan Mutrikuko Harriturriaga enparantzan) eta sari banaketea. Bizkaie!

Bariku arrastiko kafean

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
- Onak asko bai, baina karuak gehiago! - Ander, bista luzatu preziotik harago! - Prezioen kontuan ni ikasita nago: erosi gura dozun dana hemen dago, dendan topau leikezu eta merkeago! - Azokara pertsonai famatuak datoz euren zaleengana hurbiltzeko asmoz! - Bai, kamara artean patrika bete poz, danak ahoa itxi ezinean dagoz; hori bai, karterarik irigi bez inoz! - Dozena bat liburu gurako neukez nik, Harry Potterrenak be urten dau azkenik! - Urtez urte hainbeste liburu izanik, inor badago dana leiduten dauanik, ez dau barriz egingo penitentziarik! - Ezetz ...

Igor Elortzarentzat azken finalaurrea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

Finalean Lekue dauka Larrabetzuk

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Bertsolaritzea
Elorrion erabagiko da finaleko zortzikotea Saio bi jokatuta, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue sailkatuta dagoz, eta puntuen arabera sartuko diranetan ia segurutzat jo geinkez Unai bera (507) eta Iratxe Ibarra (484). Lau aulki beteta. Hortik aurrerakoak Elorrion zehaztuko dira datorren domekan. Igor Elortza, Igor Muniategi, Eñaut Intxaurraga, Gorka Lazkano, Xabi Paia eta Joseba Artza izango dira kantuan Arriola Aretoan arratsaldeko 5,30etatik aurrera. Bertako irabazleak bosgarren aulkia beteko dauala kontuan hartuta, azken hiru lekuetarako lehia estua espero da. Elorrioko bigarrenak ...

Bertsobarri

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea Bizkaiko Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa zemendiaren 28an izango da. Bertan Arkaitz Ugartetxea, Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte, Eneko Abasolo eta Unai Iturriaga izango dira finalerako txartela eskuratzeko epaileen puztarri gehien jaso gurako dabenak. Aurkezlea Xiomara Gezuraga izango da. Inozkorik jente gehien hurreratu da Bizkaiko Txapelketara; kanporaketatan bertsozale ugari agertu baziran, zer esanik ez finalaurreen kasuan. Bermeoko frontoian argi ikusi zan joan dan domekan Euskal Herriko bertsolaritzearen epizentroa uste baino mendebalderago dagoala. Xabier Paia

Arkaitz Estiballes jaun da jaube Bermeoko finalaurrean

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Hurrengo saioa: 2004-11-28 Getxon, Getxo Antzokian arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Unai Iturriaga Etxahun Lekue Oihana Bartra Arkaitz Ugartetxea Garikoitz Sarriugarte Eneko Abasolo “Abarkas” Bizkaie

Aupa Fredi!

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Zure ikasleak

Bizkaieraz, baietz ba! (I)

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Bertsolaritzea
Erabagia hartu eta landu Bizkaieraz kantetako erabagia berbaz erabilten dauanak hartuko dau, hasteko. Erabilten dauanak be, ez dau berehalakoan erabagi hori hartuko. Arrazoiak asko dira: batuan kantetako ohiturea, egiturak batuan landuta izatea, euskalkian alfabetatua ez izatea... Xabi Paiaren kasua honeen artean dago, baita Gorka Ostolazarena, Ugartetxeatarrena... eta ondo begitantzen jata. Dakiena ondo egin eta kito. Beste askok bizkaieraz kantetako pausua emon dabe, natural emon be, baina askotan lanketa berezirik ez da egin eta hortik datoz egiten diran batua-bizkaiera nahasketa guztiak ...

Eñaut Intxaurraga Zeanurin nagusi

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2004 / Finalaurrekoak: Partehartzaileak: 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak (zazpik emon dabe izena):  Iratxe Ibarra  Unai Iturriaga  Igor Elortza  Oihane Enbeita  Fredi Paya  Etxahun Lekue  Igor Muniategi Kanporaketa saioetako irabazleak:  Onintza Enbeita 394  Oihana Bartra 389,5  Arkaitz Ugartetxea 386,5  Gorka Lazkano 379  Eñaut Intxaurraga 383,5 Puntuen arabera sailkatu diranak:  Xabier Paya 391,5  Arkaitz Estiballes 379  Garikoitz Sarriugarte 377,5 ...

Inflexino puntuak

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
Gero, udea lan handirik egin barik igaro ondoren, udagoienean otso handia agertzen da; kasu honetan, Foru Aldundiak ez dau ehiztari talderik antolatzen otsoa akabetako. Hori baino, laguntzinoa emoten deutso animalia errukarriak irunsten jarraitu dagian (eta kontrajartea bada be, espero daigun holan jarraitzea). Eta otso honek, aurreko astegoienean janaldi edarra egin eban. Hogeita hamar txarri, basurde, urtxintxa, orein, sator eta abar topau ebazan bere zulo parean. Eta horreetatik danatatik, hamaikak baino ez eben lortu iges egitea. Haimaka horreek beste zazpi animaliagaz ...

Gorka Lazkano nagusi Gatikan

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Bertsolaritzea
Kartzelakoan Gorka eta Arkaitz izan ziran onenak Puntua emonda ez zan inor luzidu eta ariketea duin salbau eban bakarra Beñat Ugartetxea izan zan. Saioan zehar argia joan egin zala eta ederto aprobetxau eban Leire Bilbaok jarritako puntua. “Argirik gabe edo argia piztuta: argi gabe egon naiz / lehen izututa / argi ta garbi nahi dut / hemengo burruka / joateko etxera / barrua hustuta”. Kartzelako gaia polita izan zan Gatikakoa be. Umetan amak ipuin asko kontetan eutsuzan. Orain ospitalean daukazu ama eta bere ondoan zagoz ...

Irratitik plazara, bertsoaren aldarria

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Egutegia eta bertsolarien zerrendak: Zemendiaren 11n, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Iñaki Zelaia. . Iñaki Gurrutxaga. . Alaitz Sarasola. . Iñigo Izagirre. Zemendiaren 18an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Estitxu Eizagirre. . Andoni Otamendi. . Jokin Uranga. . Xabier Sukia. Zeendiaren 25ean, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Aritz Zerain. . Nahikari Gabilondo. . Bixente Gorostidi. . Unai Muñoa. Abenduaren 2an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Unai Agirre. . Aitor Albistur. . Iker Zubeldia. . Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Egin beharreko lana: - Agurra (ez da puntuauko). - 8ko nagusian ofizioka 3na bertso. - 8ko txikian ofizioka ...

Onintza Enbeita nagusi Gernikan

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Behin behineko sailkapena: Onintza Enbeita Gernikako irabazlea. Zuzenean sailkatua Oihana Bartra Arrigorriagako irabazlea. Zuzenean sailkatua Arkaitz Ugartetxea Munitibarko irabazlea. Zuzenean sailkatua Xabier Paya 391,5 Garikoitz Sarriugarte 377,5 Eneko Abasolo “Abarkas” 372 Iker Belaustegi 360,5 Jabier Olibares 358 Gorka Ostolaza 357 Xabier Enbeita 357,5 Juanjo Respaldiza 356,5 Matxalen Zabaljauregi 352,5 Josu Landeta 345,5 Urtzi Urrutikoetxea 335,5 Amaia Jauregizar 330,5 Ander Salaberria 328 Joanes Igeregi 294 Jokin Castaños 262,5 Bizkaie!

Bizkaieraz ala batuaz?

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
*Larunbatean atera eta igandea heldu zaigu gaur berba egin gura dabenak eleizatik kanpo jai du *Zapatuan urten eta domeka ailegau jaku gaur hitz egin nahi duenak eleizatik kanpo jai dauka Errima eta neurria nabarmen aldatzen dira. Badakit kasu berezia dala hau, baina ezin da inoz jakin zer tokauko ete dan. Idatzitik berbara alde handia dago; zer esanik ez idatzitik bertsora! Xabier Paia

Oihana Bartrarentzat Arrigorriagako txartela

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Bertsolaritzea
Ofizioetan burua erakusten Zortziko nagusiko lanean ikusi genduan Oihana eta Iker ari zirala bertsotan txukunago. Ikerrek Matxalenegaz kantau eban, aspaldian pagea dala-eta muturtuta dabilen semeagana berba egitera hurreratu dan aitaren papelean. Lehenengo bertsoa holan amaitu eban: “baina guztia erretan dozu / nirea ete da kulpa / beti zabiltza jolastokiko / makinitetan sartuta”. Eta bigarrena: “zure sasoian lan egin neban / soldata txikian truke / zure egoeran egotearren / pozik beharko zenduke”. Oihanari 40 urteko andrea izatea suertau jakon, maite ebala autortu barri deutson semearen lagunaren aurrean ...

Barre lako bertsoak

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Bertsolaritzea
Goian bego Kaxiano, Euskal Herriko soinujole famatua, euskal kulturearen ikur ezaguna. Holako persona bati derrigorrez egin behar jako omenaldi bat, eta omenaldi on danek bertsolariak eukiten dabez. Eta bereak be euki ebazan. Ez ahaztutekoak ganera. Bertsoa osorik jarri beharrik ez dago omenaldi haretako bertsoen gogoangarritasuna ikusteko: [...] zuk jo ez duzun bazterrik ez dago munduan [...] Bertsolariak, neure ustez, zera esan gura eban: zuk ez dozu munduko bazterrik “soinua” jo barik itxi. Hiperbatona gura legez. Hara berba bat ahaztuteak zelako ondorioak ekar ...