Iratxe Ibarra bikain

Bizkaie! 2006-11-27 01:00   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarraren saioa ederra izan zan eta abenduaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian jokatuko dan finalerako txartela lortu eban bigarren sailkatutako Onintza Enbeitari lau puntu eta erdiko aldea atara ostean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Algortako Getxo Antzokian jokatu da astegoienean eta aretoa ganezka egoala kantau eben bertsolariek. Danetara, 500 lagun sartu ziran eta sartu ezinik gelditu ziran 50 bat lagunek antzokiaren sarreran jarritako pantaila erraldoi batean jarraitu behar izan eben saioa.

Iratxe Ibarraren saioa ederra izan zan eta abenduaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian jokatuko dan finalerako txartela lortu eban bigarren sailkatutako Onintza Enbeitari lau puntu eta erdiko aldea atara ostean.

Bertsolariak /puntuazinoa

- Iratxe Ibarra 520
- Onintza Enbeita 515,5
- Fredi Paya 501,5
- Oihane Enbeita 496,5
- Joseba Goienola 493,5
- Iñaki Iturriotz 449,5

Hirugarren eta azken finalaurrea Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko da datorren domekan, abenduaren 3an, arratsaldeko 17:30etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu