Uxue Alberdi bikain XIX. Xenpelar Sarian

Xenpelar Bertso Eskolea 2006-12-04 01:00   Bertsolaritzea
Uxue Alberdi, Unai Muñoa eta Beñat Gaztelumendi finalean

Ereintza Elkarteak, Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz antolaturiko XIX. Xenpelar Sariaren lehenengo kanporaketea, atzo arratsaldean jokatu zan Errenteria-Oreretako Xenpelar Kultur Etxean, 50 entzuleren aurrean.

Ereintza Elkarteak, Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz antolaturiko XIX. Xenpelar Sariaren lehenengo kanporaketea, atzo arratsaldean jokatu zan Errenteria-Oreretako Xenpelar Kultur Etxean, 50 entzuleren aurrean. Sei bertsolarik kantau eben eta saio txukun bat egin ondoren, hau izan zan emoitzea:

1.

Uxue Alberdi

249 puntu

2.

Unai Muñoa

248,5 puntu

3.

Beñat Gaztelumendi

237,5 puntu

4.

Manex Agirre

233,5 puntu

5.

Alaia Martin

231,5 puntu

6.

Jon Elizetxe

221 puntu

Uxue Alberdi, Unai Muñoa eta Beñat Gaztelumendi, atzoko hiru onenak, finalerako sailkatu ziren.

Gai-emoilea: Mikel Lersundi

Epaileak: Xabin Irastorza, Iñigo Legorburu eta Bakarne Urreaga

Idazkariak: David Gomara eta Julian Albistur

Bigarren kanporaketea abenduaren 5ean jokatuko da, Xenpelar Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan, eta hiru onenak finalerako sailkatuko dira.

Finala abenduaren 8an jokatuko da Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen), 18:00etan hasita.

Uxue Alberdi: ‘Nire lehen kartzela izan da’.

- Zorionak, Uxue. Espero al zenduan lehenengo geratzea?

Egia esanda, ez. Beste batzuk ikusten nebazan nire aurretik, baina, tira, ez gara kexauko.

- Hamarreko txikian bertso bikaina bota dozu...

Bai, gustura aritu naiz. Zortziko nagusikoagaz batera, hori izan da ondoen aritu naien ariketea.

- Kartzelako lanean hiru bertso bota behar ziran. Luzea egin jako bati baino gehiagori.

Niri ere bai. Nire bizitzan egiten neban lehen kartzela izan da. Bakarka hiru bertso be ez nebazna sekula bota gaur arte. Gainera, gaia nahiko gatxa iruditu jat, askotan jarten dan horreetakoa.

- Silveiraren doinua hartu dozu...

Bai, 8/8 neurria gustetan jatalako. Habanera be hor dago, baina luzeegia da aukeran.

- Bertsotan jendaurrean ez zinan aspaldi hasi...

Ez, nire lehenengo plazea orain zazpi hilebete egingo neban... Akaso horregaitik iruditzen jat besteak ni baino bertsolariagoak dirala. Alaia Martinegaz, adibidez, bertso eskola asko egin dodaz eta badakit bertsotarako ze gaitasun dauen. Holako bertsolariakaz kantetea plazerra da niretzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu