Zazpi eskualde zazpi txapeldun
2004-06-18 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaiko txapelketara begira
Daborduko badakigu zein zazpi bertsolarik kantauko daben Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Honeeri izena emoten daben 2002 aurreko txapelketetako finalistak batuko jakez (2002ko finalistak finalaurretara sailkatuta dagoz zuzenean), eta Eskualdeetako Txapelketetatik puntuazinoaren arabera sailkatutakoak, hogeita hamarreko zerrendea osotu arte. Antolatzaileek izen emotea zabalduko dabe hurrengo hilabeteetan eta orduan jakingo dogu zehatz nortzuk kantauko daben Bizkaiko Txapelketan. Guk Eskualdeetako Txapelketan 200 puntutik gora lortu dabenen zerrendea dakartsuegu, honeek dira eta sailkatzeko aukerea euki lekienak (bat baino gehiago kanpoan geldituko da ...
Bertsotzaindia (II)
2004-06-11 00:00 Bertsolaritzea
Eta zuzentasuna jaio zan...
Zuzentasuna, beraz, azken aldiko moda barri bateko fenomenoa baino ez da, holan ikusita. Ganera, arazo asko ekarri dauz bere etorrereak: ontasuna eta zuzentasuna banandu behar izan dira, zuzentasunak ez dau esparru komunikatibo danetako egokitasuna bermatzerik lortu oraindino, bertsoa osotzeko estrategia batzuk bertan behera itxi dauz...
Edozelan be, zuzentasunak inon presentziarik badauka, leku hori duda barik txapelketea dogu. Bertsolari txapelketa danetako epailetza erispideak kontuan hartuta, holako laburpen bat urtengo jakun zuzentasunari buruzko atalaren ganean:
“...jentaurreko hizkera-maila erabili ...
Bertsotzaindia (I eta erdi)
2004-06-04 00:00 Bertsolaritzea
Gaurko bertsolariak
behar leuke nonnahi
euskera on, zuzen ta
egokirako gai.
Baina egia balitz
astelehen danak jai!
Jolas dalako edo
ez dalako langai,
beti ez da asmatzen
inoz ahaztu be bai.
Bertsoaren soloan
“hau da hau endredo”,
nork ez dau gura izan
“txapelen bezero”.
“Bela konpontzerikan”
ez daigun espero;
ikusiko da “bihar,
etzi ala gero”,
lizentzia larregi
darabilgun edo.
Gero arau barritan
egin behar arraun,
euskerak berak dauka
horrenbeste itaun;
Bazkaltzaindi... parkatu,
Euskaltzaindiko jaun:
Bizirik nago baina,
ai, belaunez belaun ...
Bertsotzaindia (I)
2004-05-28 00:00 Bertsolaritzea
Polita emoten badau be, azken paragrafoa egia izatea gura izango leuken jentearen zoritxarrerako, bertsolariak Euskal Herriko edozein bazterretan entzuten dan euskerearen lekuko dira. Euskera horrek bete behar dauan baldintza bakarra erabilia izatea da, hau da: bardin dau euskera ona, zuzena, ofiziala, arautua zein batua izatea. Euskal Herriko gizarteko talde batek be ez badau erabilten, nekez urtengo dau holako berbarik bertsolariaren ahotik. Bertsolaritzearen helburu nagusia komunikazinoa da, bertsolariaren eta bertsozalearen arteko sormena ahalik eta onena izatea. Bertsolariak funtzino apelatiboa erabilten dau ...
Lazkao Txiki handiagaz
2004-05-21 00:00 Bertsolaritzea
San Antontxuak laster ailegauko eta, Bataklan txokoan batu ziran bertsolari eta bertsozale mungiarrak (baita inguruko herri eta auzoetakoak be). Roberto eta Keparen trikitixearen doinuagaz alaitu zan giroa, alaitzeko gehiegirik behar izan ez eban arren. Jon Lopategigaz batera, Gregorio Larrañaga be tartean izan ziran. Azken hau nor izango ete dan galdezka egongo zarie zeuon buruei, baina ‘Mañukorta’ esanda laster etorriko jatzue burura bekainak inork baino hobeto mobitzen dauazan bertsolari atsegina. Eta atseginetan atseginena be han egoan: Lazkao Txiki.
Afari galanta jan ...
Gorka Ostolaza Lea Artibain jaun eta jaube
2004-05-21 00:00 Bertsolaritzea
Maiatzeko finalak
Kontuak holan, maiatzean zehar ezagutuko doguz eskualdeetako txapeldunak zeintzuk diran. Hemen dozue egutegia:
Busturialdea: maiatzaren 8an, Gernikako Elai-Alai aretoan, 17:00etan. Bertsolariak: Amaia Jauregizar, Amaia Uribe, Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Anertz Muniategi, Iker Belaustegi, Xabier Enbeita eta Jon Rementeria.
Enkarterri: maiatzaren 15ean, Muskizko Kultur Etxean, 19:00etan.
Arratia: maiatzaren 16an, Zeanuriko Kultur Etxean, 18:30etan.
Bilboaldea: maiatzaren 21ean, Basauriko Ibaigane Kultur Aretoan, 19:30etan.
Ipar Uribe: maiatzaren 22an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan, 19:00etan.
Durangaldea: maiatzaren 29an ...
Zazpigarren txapela Araban
2004-05-14 00:00 Bertsolaritzea
Ile zatarra sudur handia
ezin zen izan bestela
baina halare maitasuna da
horren lotura krudela
errimaz ere nahastu egin naiz
honela edo horrela
zuk badakizu zu entzutean
urduri jartzen naizela
Azkenik, esan leiteke Ruben Sanchez izan zala okerren ibili zan bertsolaria. Holan salatu eben eskuratu eban seigarren (azken) postuak, saioan zehar egin ebazan estropezuak ala ideiaz urri osotutako bertsoak. Ezinean egoala emoten eban, kontzentrazinoa eta musa urrun eukiko baebazan legez.
Oro har, txapelketa txarra izan bazan be, badira salbatu ahal ...
Hobeto ez ete dagon solteru...
2004-05-07 00:00 Bertsolaritzea
Gaia: “Gizonari komeni jakon ezkontzea”
Arlo honetan ez da erreza
gogakizun zuzenduten;
ez dakit konbeni jakun baina
asko dira ezkonduten.
Adan ta Eba Jaunak jarriak
lehenengo ziran buztarten,
ona izango da, ba Jaungoikoa
ez da inoz erratuten.
Gizonak beti eukiten oi dau
on-txarrerako argia:
Adan ta Eba solteru ziran,
esan behar da egia.
Bien artian betetu eben
mundu hontako legia,
neri ez zait orain esan toketan
bazan txarto egitia.
Haien ondoren asko dabiltzaz
litzatekezela ezkonduko,
ezetz esanda nesken atzian
berandu ...
Euskal Herri osoko eskola umeentzako lehenengo Bertso Paperen Lehiaketeak baditu daborduko irabazleak
2004-04-30 00:00 Bertsolaritzea
Azkenik, D kategorian (DBHko 3. eta 4. mailak), Arrate Illaro Etxeberria Leioako Betiko Ikastolakoa izan da irabazlea; horretarako, bere pentsamenduak eta sentipenak azaldu ditu gauez mendian galduta eta bakarrik egoala. Bigarren postua Silvia Etxanizi jagoko, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa eta hirugarrena hutsik adierazo dau epaimahaiak.
Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxeen artean ondokoek be hartu dabe parte, besteak beste: Geroa (Getxo), Begoñazpi (Bilbo), Loinazpe (Beasain), Luis Ezeiza (Eskoriatza), Urreta (Galdakao), Fabian Legorburu (Laudio), Ikasberri (Azpeitia), Urretxu (Zumarraga), Altzaga (Erandio ...
Udabarri gaztea
2004-04-30 00:00 Bertsolaritzea
Erramu egunez, barriz, Erandioko Berbots euskera taldeak Kanpomartxo jaiaren 14. edizinoa antolatu eban. Dantza alardearen ostean, bertso-saioa iragarrita egoan Lutxana auzoko eszenatokian: kantuan Irazu, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta oraindino tekleei gehiago sakatu behar deutseen honek. Saioa librean izan zan batez be, Altzaga ikastolako bertso-eskolako umeek bertso batzuk kantau ostean. Hala eta guztiz be, gai pare bat be toka jakezan bertsolariei. Lehenengoa umeek eurek jarri eben, eta bigarrena Berbots taldeko neska batek pentsau eban.
Jai polita da erandioztarrek urtero-urtero euren udalerriko ...
"Tontatxu"
2004-04-23 00:00 Bertsolaritzea
Doinua: Markesaren alaba
1
– Arrastion, Enkarni.
Pruden etxean dau?
– Gaur be kanpoan dabil,
txokora urten dau;
goxetik eskapata,
berandu ailegau
ta ni beti bakarrik,
hau biximoduau!
2
Gurasoek ninduen
Prudenegaz batu,
"Tontatxu" deitzen eusten
ta ni konformatu;
gizon aberatsagaz
aitak egin tratu,
holan bihurtu nintzan
sueteko katu.
3
– Tontatxu, zu ez izan
horren negartia,
aurretik daukozu-ta
bizitza guztia;
ganera animatu
lei oilotokia,
olgetako ganeaz
badator lukia.
4
– Koloreak atara
deustazuz kolpean,
halandaze gaztea
naz zure ustean… ...
Bizkaiko bertsozale gazte eguna 2004
2004-04-16 00:00 Bertsolaritzea
Aspertzeko tarterik ez
Bertsolari gazteen eguneko egitaraua:
- Goizeko 11:00etan: Triki-bertso poteoa herriko tabernetan zehar.
- 15:00etan: Bertso-bazkaria.
Aurkezle: Xabier Paia.
Bertsolariak: Bizkaiko eskualde guztietakoak.
- 20:00etan: Zaharra Berri Tour (Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Urangaren eskutik).
- 22:30etan: Oliba Gorriak taldearen kontzertua.
- 23:30etan: Etxabe anaiak taldearen erromeria.
Bazkarirako txartelak eguna baino lehen eskuratzea komeni da eta, horretarako, bakotxa bere eskualdeko bertsolari gazteakaz hartu-emonetan jartea da biderik zuzenena.
Bestalde, Bizkaiko bertsozale gazte egunaren aurkezpen ekitaldian, bertsolari gazteek jakinarazo ...
Ipar Uribe osterabe
2004-04-16 00:00 Bertsolaritzea
Gazteen saioan bakarreko lana erabakigarri
Gazteen atalean 23 urte bitartekoek kantau eben, Ipar Uribetik Miren Ibarluzeak, Iker Gangoitik eta Xabier Payak, eta Arratiatik Iñaki Iturriotzek, Gorka Intxaurbek (lehenengo urtea izan dau BBK Sariketan) eta Jabi Olibaresek. Iñaki Iturriotzek polito bete eban bertsoa Bernarrek emondako lau oinakaz: “Orain jarriko gara barrura begira / espainiar kartzeletan jira eta bira / gainera tratu txarrak hartzen ari dira / ekarri behar doguz presoak herrira”. Mirenegaz egindako ofizioan batek be ez eban asmatu. Iker Gangoitik eta Gorka Intxaurbek ...
Abra Saria etxean
2004-04-09 00:00 Bertsolaritzea
Txapela Xabier Payarentzat
Lehenengo atalean maila polita erakutsi eben bertsolariek. Aitatzekoak dira zortziko nagusian Iñaki Apalategi eta Xabier Payaren lanak, hasikeratik buruz burukorako faborito izakerea berretsiz, eta baita Jokin Labayenen bigarren eta hirugarren bertsoak be. Zortziko txikian Beñat Lizasoren freskotasuna eskertu zan eta Xabierrek eta Iñakik, batera tokau jaken, beren lehenengo helbururako puntuak batzen segidu eben. Bakarlaneko puntuetan (ondo betetako beharrik eta gatxena) Beñat, Iñaki eta Xabier ibili ziran finen eta gaiari botatakoetan konfirmau eban Xabierrek bere ordura arteko nagusitasuna ...
Sariketa aroa
2004-04-02 00:00 Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004:
Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban.
ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...
Jentilaren koplak behiari
2004-03-26 00:00 Bertsolaritzea
GURE BEHIE, BENITTE
Gure behie zein argie (bis)
buztanean be begie.
Ostikoaz hilko leuke
hegaz dabilen eulie.
Buztanean be begie
hegaz dabilen eulie.
Itxura baten polite
bere izena “Benitte”,
Amuma be endakoa
Kanadatik etorrite.
Bere izena Benitte
Kanadatik etorrite.
Kantabrian erosie,
badaki zer dan gosie.
Errape zimela baina
hazurrez ondo josie.
Badaki zer dan gosie,
hazurrez ondo josie.
Nabarra ta adardune,
Inun bada bat, jatune.
Berbetan ez daki baina
bestela behi jakitune.
Inun bada bat jatune,
bestela behi jakitune.
Esnetsutzat ...
Antxinako ahotsa paperean
2004-03-19 00:00 BertsolaritzeaEz dakit testuak aurre-euskerea ezagutzeko erreztasunik eragingo dauan, ezta testuak euskerearen izaera monosilabikoa babesteko tresna izan daiteken. Baina bertsotan eta bertsolaritzeaz dakidanagaz, pentsetan dot honek sekulako aldaketea eragin leikela egungo pentsamentuan. Lazarragak bere ahozko jarduna papeleratu eban unetik, gauza bat argi itxi eban etorkizunerako: alde batetik, bat-batean adierazo gurako ebazan sentimentuak paperak emoten dauan segurtasunean babestu ebazan. Beraz, ahozkotasunaren bat-bateko sormena kendu eutson bere sentimentu adierazpenari, baina ez eutson kendu ahoz adierazo beharra. Doinurik daukan ala ez ezin jakin geinke ...
Txapelketa urtea da Bizkaian
2004-03-12 00:00 Bertsolaritzea
2004ko egitasmoa
Esan doguna. Aurton txapelketa urtea da eta esan leiteke, bertsoa egiteko prozedura bera errepikatuta, aurtongo egitasmoa atzekoz aurrera pentsauta dagoala. Abenduaren 19an Euskaldunako Jauregian izango dan finalak zehaztu dau Bizkaiko Txapelketearen egutegia, eta honek Elkartearen beste egitasmoak baldintzatuko dauz. Txapelketa urte hau udabarrian hasiko da zazpi eskualdeetako txapelketakaz (Enkarterrietan be antolatuko da lehenengoz) eta udagoienean izango dau jarraipena Bizkaikoagaz. Lehenago baina, badira lehiaketa gehiago be. Martian bertan, Bizkaiko Ikastolen Elkarteagaz eta BBK erakundeagaz alkarlanean antolatzen dan bertsolari gazteentzako ...
Tinta zuririk barik, aho bizarrik gabe
2004-02-28 00:00 BertsolaritzeaBertsolari izatea bere izakerearen parte da. Lar ezagutzen ez dogunok be, badakigu isilik dagoanean be, askotan bertsoa pentsetan ari dala emoten dauala, eta hor ibilten gara, berari begira, bertsoa noiz botako zain. Hauxe dino bertsolari izateari buruz bere liburuan:
“Mundu honetan norbait izan eta zerbait egin nahi duen orok, begiak erne ibili beharra dauka. Bertsolari izan nahi duena behartuta dago, nahitaez, belarri-zabala izatera. Horrek ez du esan nahi belarri-zabal guztiak bertsolari izango direnik, baina bai bertsolari diren denek belarriak oso ...
Euskerea gose, justizia eske
2004-02-16 00:00 Bertsolaritzea
GOSE GREBA
Poz aurpegiak genduzan danok
lehenengoko orduetan
txiste kontari ibili ginen
ur botila eskuetan.
Astea hain luze joango zanik
ez gendun inork pentsetan
ta lotan danok janariagaz
egin gendun amesetan.
Ametsak amets ez genduan geuk
horren gorputzaldi txarra
kartelak egin, datuak kontau
ta martxan barruko arra.
Gose ginela esateko be
lotsea euki beharra
epaitegian euskera da ta
gosez dagoen bakarra
Hamar astean hainbeste jente
batuko da borrokara
urdailen hotsak egingo al dau
epaitegian dardara...
Baraualdiak osasunean
sortu leike mila ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz