Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi aurrera Gipuzkoako Txapelketan
2007-10-29 18:05 BertsolaritzeaAmaia Agirre eta Aitor Sarriegi, zuzenean aurrera doaz eta Iker Zubeldiak eta Iñaki Zelaiak be aukera asko ditue Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurreak jokatzeko.
Eibarreko Coliseo Antzokian, Amaia Agirrek Oiartzungo finalaurrerako txartela lortu eban zuzenean. Aurreko finalaurreakaz konparauta, oso puntuazino ona eskuratu eban Agirrek. Hariketa guztietan polito ibili zan eta, beraz, Agirre zuzenean izango da Oiartzungo finalaurrean eta Iker Zubeldiak eta Iñaki Zelaiak be aukera asko ditue.
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko final laureneko saioa 800 bat lagunek jarraitu eben zuzenean eta 60 inguruk kanpoan geratu behar izan eben.
Orain lau urteko bi finalistez gan, sailkapen fasean sendo jardundakoak ziran ganerako lauak be (Aitor Sarriegi, Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Mantxi, Joxe Luix Urdangarin eta Bixente Gorostidi) eta, esangura horretan, gehiago espero eitekean.
Azkenean, Aitor Sarriegirentzat izan zan hurrengo faserako txartela. Aurreneko bien puntuazinoa, Sarriegina nahiz Mantxirena, oso altua izan dan sentsazinoa nagusitu zan zaleen artean. Nabarmentzekoa da 30 puntuko aldea izan zala bigarrenaren eta hirugarrenaren artean. Egiari zor, saio hobea espero zan, baina holakoa da bertsolaritzea eta halakoa txapelketea, eta azken honek ez dau saio hotzez nahiz egun txarrez ulertzen. Horren adibide onena orain lau urteko finalista, Goikoetxea, eta finalean sartzeko hautagai sendo bat, Uranga, ez dirala hurrengo fasera pasauko. G puntuak galbahe zorrotza dauen isla izan zan Zumaiako saioa.
Kontuak kontu, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurena Tolosako Usabal Kiroldegian jokatuko da zemendiaren 4an, arratsaldeko 17:00etan.
Finalaurreak Eskoriatza (zemendiak 17), Oiartzun (zemendiak 24) eta Ordizian (abenduak 1) jokatuko dira eta final nagusia, barriz, Donostiako Illunbe zezen plazan, abenduaren 16an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!