‘G puntua’, badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea 2007
2007-09-11 02:00 BertsolaritzeaLelotzat ‘G puntua’ daroan txapelketeak Gipuzkoako bertsolaritzearen oinarriaren erakustaldia izatea dau helburu.
Gaur, irailak 11, aurkeztu dabe Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, irailaren 22an hasi eta abenduaren 16a bitartean egingo dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea.
Lelotzat ‘G puntua’ daroan txapelketeak Gipuzkoako bertsolaritzearen oinarriaren erakustaldia izatea dau helburu. Osasun bikaina dauka bertsolaritzeak Gipuzkoan eta gatxa izango da finalera helduko diran bertsolariak zeintzuk izango diran aurrez asmetea. Danetara, 96 parte-hartzaile izango dira: 79 bertsolari, 19 epaile eta 7 gai-jartzaile.
Hiru hilebetez 21 saio jokatuko dira eta, zortzi izango dira abenduaren 16an Donostiako Illumbe Zezen Plazan jokatuko dan finalean kantauko daben bertsolariak. Bidean, 21 saio, milaka zaletu eta bertsolaritzearen erakustaldi bikaina…
Irailaren 22an, Orion eta Legazpin izango diran sailkapen faseko lehenengo saioakaz hasiko da ‘G puntua’. Orioko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Agin Rezola, Oskar Alberdi, Joseba Barandiaran, Beñat Gaztelumendi, Iker Alustiza eta Joanito Mitxelena iznago dira aurrez aurre Jon Zalduaren aginduetara.
Legazpiko Latxartegi Antzokian, barriz, Egoitz Aizpururen esanetara, Mikel Arrillaga, Xabier Sukia, Mirari Martiarena, Beñat Lizaso, Iñigo Arzelus eta jokin Sodupe lehiatuko dira.
Txapelketari buruzko informazio eguneratua topauko dozue: www.gpuntua.com helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!