Onintza Enbeita nagusi Gernikan
2004-11-12 00:00 Bertsolaritzea
Behin behineko sailkapena:
Onintza Enbeita Gernikako irabazlea. Zuzenean sailkatua
Oihana Bartra Arrigorriagako irabazlea. Zuzenean sailkatua
Arkaitz Ugartetxea Munitibarko irabazlea. Zuzenean sailkatua
Xabier Paya 391,5
Garikoitz Sarriugarte 377,5
Eneko Abasolo “Abarkas” 372
Iker Belaustegi 360,5
Jabier Olibares 358
Gorka Ostolaza 357
Xabier Enbeita 357,5
Juanjo Respaldiza 356,5
Matxalen Zabaljauregi 352,5
Josu Landeta 345,5
Urtzi Urrutikoetxea 335,5
Amaia Jauregizar 330,5
Ander Salaberria 328
Joanes Igeregi 294
Jokin Castaños 262,5
Bizkaie!
Bizkaieraz ala batuaz?
2004-11-12 00:00 Bertsolaritzea
*Larunbatean atera eta
igandea heldu zaigu
gaur berba egin gura dabenak
eleizatik kanpo jai du
*Zapatuan urten eta
domeka ailegau jaku
gaur hitz egin nahi duenak
eleizatik kanpo jai dauka
Errima eta neurria nabarmen aldatzen dira. Badakit kasu berezia dala hau, baina ezin da inoz jakin zer tokauko ete dan. Idatzitik berbara alde handia dago; zer esanik ez idatzitik bertsora!
Xabier Paia
Oihana Bartrarentzat Arrigorriagako txartela
2004-11-05 00:00 Bertsolaritzea
Ofizioetan burua erakusten
Zortziko nagusiko lanean ikusi genduan Oihana eta Iker ari zirala bertsotan txukunago. Ikerrek Matxalenegaz kantau eban, aspaldian pagea dala-eta muturtuta dabilen semeagana berba egitera hurreratu dan aitaren papelean. Lehenengo bertsoa holan amaitu eban: “baina guztia erretan dozu / nirea ete da kulpa / beti zabiltza jolastokiko / makinitetan sartuta”. Eta bigarrena: “zure sasoian lan egin neban / soldata txikian truke / zure egoeran egotearren / pozik beharko zenduke”. Oihanari 40 urteko andrea izatea suertau jakon, maite ebala autortu barri deutson semearen lagunaren aurrean ...
Barre lako bertsoak
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Goian bego Kaxiano, Euskal Herriko soinujole famatua, euskal kulturearen ikur ezaguna. Holako persona bati derrigorrez egin behar jako omenaldi bat, eta omenaldi on danek bertsolariak eukiten dabez. Eta bereak be euki ebazan. Ez ahaztutekoak ganera. Bertsoa osorik jarri beharrik ez dago omenaldi haretako bertsoen gogoangarritasuna ikusteko:
[...]
zuk jo ez duzun bazterrik
ez dago munduan [...]
Bertsolariak, neure ustez, zera esan gura eban: zuk ez dozu munduko bazterrik “soinua” jo barik itxi. Hiperbatona gura legez. Hara berba bat ahaztuteak zelako ondorioak ekar ...
Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Epai-mahaia
Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri.
Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gaijartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte ...
LUBERRI. Bertso lurra barritzen
2004-10-22 00:00 Bertsolaritzea
Lehenengo saioa Agurainen izan da urriaren 2an. Bertso-bazkaria Merino jatetxean egin eben. Bertsotan Iñaki Murua, Sustrai Colina, Iñaki Gurrutxaga eta Ruben Sanchez ibili ziran. Gai-jartzailea, barriz, Naroa Sasieta izan zan.
Ondoko herrietan be Luberri programa barruan bertso-saioak antolatuko dira: Orio, Itsasondo, Soraluze, Ispaster, Elorrio, Etxebarria, Orozko, Elizondo, Etxarri, Sunbilla, Gasteiz, Araia, Legutio, Laudio, Aiherra...
Bizkaie!
Bertso-eskolako irakasleari, bihotzez
2004-10-22 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea
Motorra prest dauka 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urriaren 8an emongo dau prentsaurrekoa txapelketearen nondik norakoak azaltzeko. Badakigu datorren domekan hasiko dirala kanporaketak. Munitibarko frontoian jokatu da lehenengoa, urriaren 10ean, arratsaldeko 17:30etan. Bertan honeek bertsolariak kantauko dabe: Arkaitz Ugartetxeak, Xabier Enbeitak, Garikoitz Sarriugartek, Urtzi Urrutikoetxeak, Ander Salaberriak eta Jokin Castañosek. Aurkezle lanak Josu Goikoetxeak beteko dauz. Bizkaiko txapelerako lehia martxan da eta Bizkaie! Aldizkarian jarraipen zabala egingo deutsagu.
Iñaki Aurrekoetxea
Aurretiaz landutako bat-bateko bertsolaritzea
2004-10-15 00:00 Bertsolaritzea
Eta bertsotan be holan da; taulaz taula eta plazaz plaza dabilzanentzat, alperrekoa da azken asteetako entrenamentu arrunta. Horreek errimak lantzen dabez ('... lehenengo bikaina erabiliko dot, gero bi kaña, eta gero bik haina...'), ideia alternatiboak ('bizitza bizi nahi duen orok/ hori ondo daki baina'), gaien araberako errima aukeraketea ('gaia moda bada, pasarela, top-modela, pamela... erabiliko dodaz') eta askoz be gauza espezifikoagoak. Ondorioz, gaia gitxi gorabehera holakoa bada: “Zu, Koldo, taberna batera sartu zara. Goizeko hamarrak dira eta zure gorputzak alkohola eskatzen ...
Bertso-eskolen Topaketa Durangon
2004-10-08 00:00 Bertsolaritzea
Bertso-eskolen web-gunea
Zapatuko parrandearen osteko ajeak ondo gaindituta, domekan bertso-eskolen web-gunearen aurkezpena egin zan. Web-gune hau www.bertsozale.com gunearen barruan sortu da eta bertso-eskoletako ikasleentzako pentsauta dago batez be. Diseinu eta egitura atseginak daukaz eta bertan atal interesgarriak topau geinkez: bertso-eskolen datu-base oinarrizkoa eta mapa, Lorontzia (ikasleek alkarri mezuak bialtzeko posta), Seiko Motza (ikasleentzako aldizkako argitalpena, inkestaz, argazkiz, bertsoz eta bestez osotua), bertso-jolasak, lanerako tresnak (atal hau irakasleentzat pentsatua dago), foroa (bertso-eskolen posta zerrendea) eta agenda. Gune dinamikoa da ...
Bertso-azterketea
2004-10-01 00:00 Bertsolaritzea
Galdereari erantzuna banaka emon behar eta erantzun honeek jaso nebazan:
Beñatek:
Alderik ez da lorontzi eta
bertso doinuen artean
ale politak aurki litezke
loregintzaren artean.
Loreak berez politak dira
mendian edo parkean
baina hobeto gelditzen dira
lorontzi polit batean.
Jonek:
Barazki eta doinu artean
zerbait badago seguru
Dorronsororen ortuak behintzat
ondo hornitu gaitu gu
kipulak beti negarra dakar
piperrak mila apuru...
denak gustuko ez izan arren
denak tragatzen ditugu.
Arratek:
Doinuak ere arropak dira
ezin besterik defenda
Xabier Letek ez ...
BoDeGaRa
2004-09-24 00:00 Bertsolaritzea
ZAZPIAK BAT
Doinua: Euskal Herritik aparte
Bizkaitarrak gara izan,
eta bertsozale gisan
etorri gara Errioxara
batasun peskisan.
Orain ez ibili prisan
eta entzun non gabizan,
bakotxak beste danen kontuak
ikasi dagizan.
Arratian, ikusi lez,
talde bat jatorku bidez,
Gorbeiapeko aire freskoaz
bertsotan eginez.
Hauspo ederrak daukiez
eta arduraz dabiltzez,
Bilbora doan bertso-tranbiak
ez dagien iges.
Lea-Artibairi adi,
zelaxeko erreka bi!
Oiz inguruko errekartea
bizi da kantari.
Urak bidea badagi:
bertsolariak ugari...
Segi emoten urtenbidea
datorren urari.
Busturialdera goaz,
Urdaibai gora ...
Quebec, herri bat
2004-09-17 00:00 Bertsolaritzea
EUSKALDUNA NAIZ… ETA HARRO NAGO ?
Doinua: Baserrian jaio nintzan
Ez nintzen euskaldun jaio
bola zahar honetara
baina ordutik hizkuntza
beti izan dut euskara.
Inguru erdaldun hutsa
sarri izan arren traba,
“Euskalduna naiz” jadanik
esan dut lau haizetara.
Euskaldun izatearen
ondorio gisa, hara:
Berez zaila baldin bada
(zailegia beharbada)
euskaldun lez azaltzea
bertakoen begitara
Euskal Herritik kanpora
oraindik zailagoa da
Aireportuan izan zen
lehendabiziko hazaňa
lehenengo galbahe gisa
hango aduanazaina:
« Votre passeport » eskatu dit
(ez da galdera liraina,
nahigabe iruditu zait ...
Aste Nagusia
2004-09-10 00:00 Bertsolaritzea
Arriagan jendetza
kopuru eskerga,
txanpain eta sagardo
hainbat erreserba.
Lehenen pregoilariak
egiten dau berba,
txupinaren soinua
entzutea zer da?
orduan hasten dala
aste bete juerga.
Lehenengo Mari Jaia
kaleetan agertu,
gero zezen suzkoa
egon leike gertu.
Musika kontzertuak
be ezin baztertu,
programari begira
aukerak aztertu,
hemen inor be ezin
leiteke aspertu.
Ze ona txosnetako
anbiente alaia:
bazkari herrikoien
berbeta lasaia,
ekintza guztietan
parte hartze garaia...
Honek danak pizten dau,
lehen bagendun nahia,
hau beti izan daitela
herriaren jaia!
Nahiz ta ...
Begirale baten bitakora kaiera
2004-09-03 00:00 Bertsolaritzea
Doinua: Andre txarraren bentajak
Guzur handirik ez baldin badot
nabarmentzen bertsoetan
barri barri bat ekarri gura
neuke oraingo honetan:
Ia hiru aste pasatu dodaz
bertso udalekuetan
eta jenteak ez daki ondo
zer dan hangoa benetan!
Esandako lez hiru bat aste
pasau dodaz Elgoibarren;
bueno, ez dakit, ha baserri ha
bertako mapak dakarren:
mendi punta bat aldapan behera
jaisten genduna pozarren,
baina hanka bat emongo neuke
barriz ez igotzearren.
Zenbat izerdi bota behar dan
begiraleen lanean,
batez be ume zantar talde ...
Le Tour de France
2004-08-27 00:00 Bertsolaritzea
Doinua: Espainian behera
Tourrera joan ziran
intentzino finez,
podium-a hartzeko
ametsak eginez.
Baina zorteak ez dau
lagundu, tamalez;
herrira bueltau dira
sinistu ezinez,
Espainiako futbol
jokalariak lez.
Mayo udabarrian
hasi zan ederto,
ez eban asko behar
dana irabazteko.
Nahiz ta erorikoa
izan dan tarteko,
batzuk esaten dabe
dana ez sinisteko,
ondoegi hasi zala
ondo amiatzeko.
Haimarren belaunaren
kontua bai pena!
Hori be batek jakin
zeren ondorena.
Bidean emon eutsan
hainbeste problema,
atsedena hartzea
zan egokiena,
une haretan egin
eikean onena ...
Arenalean BalendinEKIN
2004-08-20 00:00 BertsolaritzeaGu:-
Hiru urte luzeak
hiru urte labur
egin zenigunetik
betiko agur.
Urretxindorren kume
aritzaren ezkur
Euskaldun abertzale
zuzenaren ikur.
Itxaso eta lur
leize eta gailur
beti herritik hur
iraultzaile zihur
zergatik ezin zara
gugana bihur.
Balendin:-
Bere zeregina du
bakoitzak munduan
tokatzen den inguru
eta orduan.
Jokatu benetako
gizon ereduan,
damua alperrik da
gero, beranduan.
Guk egin genduan
ahal gendun moduan
heriotzak duan
eraman ninduan
baina espirituz naiz
zure onduan.
G:- KORRIKAn izan gara
bi aldiz gerora
ikusi nahi zindugun ...
Arratiako gazteak arratieraz bertsotan?
2004-08-13 00:00 Bertsolaritzea
Gaia: Bikote gaztea zarie. Zuk, Manex, atzerriko ume bat adoptau gura dozu. Zu, Iñaki, ez zagoz adopzino horren alde.
Doinua: Balentin Berriotxoa
Manex Sagarna
Aspaldidanik noraezean
biok gendun maitasuna,
narru kontuen beti zabiz hor
ta hau da gure jarduna.
Oin seme barik nahiz egon garen,
nik dinotsut, bai laguna,
kanpoko batek ekarrikosku
bion zoriontasuna.
Iñaki Iturriotz
Kanpoko batek osatu leike
gure egoera bortitza
eta umeaz alaitu gura dozu
zuk gure bizitza.
Adopzinoa baietz dinozu,
nik ezetzean dot giltza,
mutiko hori ...
Neure maisu ohiari, bertso barriak ekarri
2004-08-06 00:00 Bertsolaritzea
Neure buru honeri
eragingo dautsat
txikitako kontuak
harturik aintzat
inportantzia dauko
detaile bakotxak
eskolako sasoiak
ez baitira hutsak
nik ez dodaz ontzat
orduko langintzak
egon nintzen behintzat
ikusita baltzak
“mustro” bat geunkalako
irakasletzat.
Bera zelangoa zan
eginik gomuta
emoten eban hartza
edo mamuta
soina ondo betea
burua hustuta
gizaseme mardoa
alperrik galduta
bera sarjentu ta
danok errekluta
bati mehatxuka
mekauenlaputa
tirano batena zan
bere konduta
Irakatsi nahi euskun
Inglesen hizkuntza
Metodoa zan baina
“boxeo” hutsa
belarritik eutsita
tiratu goruntza
zartakoz ...
Bertso udalekuak
2004-07-30 00:00 Bertsolaritzea
Begiraleak eta honeen formazinoa
Bertso udalekuen helburua ume eta gazteei bertsolaritzearen inguruan aisialdiko topaguneak eskaintzea da, bertsolaritzaz gozetea, bertsozaletzea, talde giroan murgilduta bertso-eskolea eta herrialde desbardinetako gaztetxuak hartu-emonetan imintea...; bertso udalekuetako egitarauan danetarik daukie ume eta gazteek. Bertso-jolasetatik hasi (aurteon bertso tribial erraldoia be ezagutuko dabe), antzerkiak preparau, hondartzan bainua hartu, bertsolari ezagunei bisita egin, eta zelan ez, bertsolarien bisita jaso, afalosteko gaubelak animetako. Aubixa baserriko egonaldietan ekintza edegiak antolatu dira Elgoibarko udalaren laguntzinoagaz, eta udalekuan bertan ez dagozan gazteek ...
Gatikako Bernarda
2004-07-23 00:00 Bertsolaritzea
Jarraian ikus daitekezan bertsoek ez dabe azalpenik behar; hartu eta dzanga barrura!
GATIKAKO BERNARDA
1
Munduko gauzak zelan
igaroten diren
esateko asmue
hartu dot lehenbailehen;
behar eztiren gauzak
agertutearren
Pedro Iturburuko
berbaz dago hemen.
2
Ezkontzeko asmue
hartute egon naz
Don Pedro abadean
arrebatxuegaz;
eurek etorri ziran
errekaduegaz
buztertuko baginan
biok alkarregaz.
3
Beti neukan esaten
neba abadea:
«zure begira dago
Bernarda gurea,
berak gure dabena
da labradorea,
gustetan jaku zeure
propiedadea.»
4
Baina ezteuste itxi
gure izan bakean
eurekana ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz