Getxoko Udalak eta ALBEk lankidetza-hitzarmena beste urte birako barriztau dabe
2007-05-31 02:00 BertsolaritzeaGetxoko jarduneko alkate Iñaki Zarraoak eta ALBEren ordezkari Nahikari Ayok sinatutako hitzarmenean aitatzen danez, ALBEri 30.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe.
Getxoko Udalak eta Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) beste urte birako barriztau dabe 2005az geroztik sinatuta euken lankidetza-hitzarmena, udalerrian euskerea eta bertsolaritzea sustatzeko helburuagaz.
Getxoko jarduneko alkate Iñaki Zarraoak eta ALBEren ordezkari Nahikari Ayok sinatutako hitzarmenean aitatzen danez, ALBEri 30.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe.
Laguntzino horregaz, ALBEk hitzarmena indarrean dagoan bitartean hainbat jarduera eta jaialdi antolatzeko konpromisoa hartu dau, Getxon bertsolaritzea sustatzeko helburuagaz. Bertsolari Eskoleak preparauko dauen egitarauak, besteak beste, honako jarduera honeek jasoten ditu: Abra Saria, bertsolari gazteentzako bat-bateko sariketea; Bertsolari Gaztetxuen Eguna; Balkoitik Balkoira desafioa; Bertso Jaialdi Mundiala; eta Bertsoz Jairik Jai, Getxoko jaietako bertso jaialdia; Bihotza Gazte, bertsolari beteranoen jaialdia; Bertso Ikuskizuna, Euskerearen Jardunaldiaren barruan; Ahobien Galea, bertso jaialdia eta AHOBI Sarien banaketa ekitaldia; eta, azkenik, Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketea.
Zarraoak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu dau, ‘udalerrian hizkuntz normalizazinoa lortzeko gizarte ekimenek Udalagaz alkarlanean jardun behar dabe euskerearen eta kulturearen beraren alde lan egiteko. Esangura horrtan, bertsolaritzearen garrantzia eta ALBEk urte honeetan guztietan egindako lana nabarmentzekoak dira’.
Algortako Bertsolari Eskoleak 27 urte bete ditu aurten eta 2006an 37 jarduera-jaialdi antolatu zituan; ekitaldi horreetan 7.000 lagun inguruk hartu eben parte. Jaialdi eta ekitaldiak antolatzeaz gan, ALBEk beste bi esparrutan egiten dau lan: hezkuntza ez arautuan (gazte eta helduakaz) eta hezkuntza arautuan (Getxoko sei ikastetxeetako ikasleei bertsolaritzea irakatsiz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!