Plazatik Gaztetxera 2007

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Bertsolaritzea

Aste honetan bertan, maiatzaren 11n, barikuan izango da lehenengo kanporaketea Debako Gaztetxean. Saioa gaueko 22:30etan izango da.

Bertsolari gazteei plaza barriak eskaini eta bide batez Gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VI. txapelketea.

Aste honetan bertan, maiatzaren 11n, barikuan izango da lehenengo kanporaketea Debako Gaztetxean. Saioa gaueko 22:30etan izango da. Lehenengo kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak ondokoak dira:

- Egoitz Alkorta
- Uxue Alberdi
- Mikel Arrillaga
- Aitor Urbieta
- Julio Soto
- Iñigo Arzelus


Saio bakotxean bertsolariek egin beharko daben lana ondorengoa da:

- Ofizioka 3na bertso 8ko handian.
- Ofizioka 3na bertso 8ko txikian.
- Koplatan 4na kopla.
- Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean.


Hurrengo kanporaketak:

- Maiatzaren 19an, Soraluzeko Gaztetxean.
- Maiatzaren 25ean, Ondarroako Gaztetxean.

Kanporaketa bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, eta ganerako hiru finalistak puntuazinoaren arabera aukeratuko dira.

- Finala: bagilaren 2an, Mutrikuko Gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu