Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketearen azkena

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, bagilaren 1ean, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketearen azkena. Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz ganera Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko dau final honek. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.

Maila oso onean datoz gaztetxoak finalera. Gainera, kontuan izan behar da igaz maila bakotxean lehenengo bi postuak bete zituenak aurten be maila berean dagozala, edadeak aukera hori emoten deutse ondino eta. Batez be 15 eta 18 urte bitartekoak espero doguz bertso burrukarako gogotsu, eskolarteko txapelketako azken urteak izanda, danek dabelako txapela irabazita mailea ixteko gogoa.

Parte-hartzaileak Bizkaiko eskualde gehienetakoak izango dira, baina urteokaz legez, aitamen berezia behar dau Uribe Kostak. Ez da berau Bizkaiko inguru euskaldunena baina bertsolaritzearen lanketan sendo dabil eta horren erakusgarri dira final honetan diran lau bertsolariak.

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 90en bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.

Aurten be Bilboko Indautxun dagoan ‘El Carmen’ aretoan egingo da finala datorren barikuan, goizeko 11:00etan. Ikastetxeetako ikasleak izango dira publikoan nagusi. Parte-hartzaileen lagunak eta ikaskideak egokituko dabe gazteen bertso lanerako giroa.

Finalistak

14 urte arte

- Imanol Uria
- Garazi Agirre
- Nerea Ibarzabal
- Maialen Markaida
- Andutz Zulaika
- Elene Lejarzegi

15-18 urte

- Irati Erkizia
- Miren Amuriza
- Jone Uria
- Eñaut Uruburu
- Arrate Illaro
- Aitor Beitia
- Pello Ormazabal
- Xabier Iturraspe

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu