Iparraldeko Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoa eta Bertsulari Ttiki Eguna

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Bertsolaritzea

Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoan, danetara, hamalau urte azpiko 36 gaztek ekin deutsie lanari, 12 taldetan banatuta. Joan dan astean jokatu ziran haurren mailako 3 kanporaketak eta Garazi A, Sohüta, Kanbo A eta Hendaia A sailkatu dira finalerako, Bertsulari Ttikin jokatuko dan finalerako. Hitzordua datorren zapatuan, bagilaren 1ean, izango da Miarritzen, Euskal Jai frontoian, goizeko 10:30etan hasita.

Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoan, danetara, hamalau urte azpiko 36 gaztek ekin deutsie lanari, 12 taldetan banatuta. Joan dan astean jokatu ziran haurren mailako 3 kanporaketak: Donaixtiko kolegioan, Donibane Lohitzuneko ikastolan eta Uztaritzeko ikastolan. Bertatik, Garazi A, Sohüta, Kanbo A eta Hendaia A sailkatu dira finalerako, Bertsulari Ttikin jokatuko dan finalerako. Hitzordua datorren zapatuan, bagilaren 1ean, izango da Miarritzen, Euskal Jai frontoian, goizeko 10:30etan hasita. Iparraldeko hamasei ikastoletatik eta bertso eskoletatik 500 bat ume izango dira bertan.

Xapelgoagaz jarraituz, gazteen mailan (14 eta 18 urte arteko bertsolariak), aurten 13 gazte izango dira lehian. Kanporaketa bi antolatu ditue: bata bagilaren 2an Senperen eta bestea bagilaren 9an Izuran; bi kanporaketa horreetan bertsolari gazteak ez dira umeka bezela taldeka lehiatuko, bakarka baino. Edozelan be, hasierako hamairu bertsolari horreetatik zortzi sailkatuko dira bagilaren 16an, Kanbon jokatuko dan finalerako.

Azken buruan, 18 urtetik gorakoentzat Ipar Euskal Herriko txapelketea antolatu guran dabilz Bertsularien Lagunak Alkartekoak eta ezustekorik ezean, datorren urtean lehenengo edizinoa izango da 18 bat bertsolarigaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu