Bertsolantegia Eibarren, bertsoaren unibersoa ezagutzeko
2007-05-15 02:00 BertsolaritzeaBertso eskoletako gazteei nahiz edade desbardinetako bertsozale eta euskaltzaleei bertsoaren magian sakontzeko gunea eskaini nahi jake. Belaunaldien arteko transmisinorako, bertsolaritzearen nahiz kulturgintzearen gogoetarako, arte disziplinen arteko hartu-emonak lantzeko espazioa izango da.
Azken urteotan Udako Euskal Unibersidadean bertsolaritzeari buruzko ikastaroek izan daben etenaldia hausi eta garai barri bati ekiteko asmoz jarri da abian Bertsolantegia izeneko egitasmoa, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak, Udako Euskal Unibersidadeagaz lankidetzan, bertsolaritzeari buruz antolatu dauen ikastaroa.
Bertso eskoletako gazteei nahiz edade desbardinetako bertsozale eta euskaltzaleei bertsoaren magian sakontzeko gunea eskaini nahi jake. Belaunaldien arteko transmisinorako, bertsolaritzearen nahiz kulturgintzearen gogoetarako, arte disziplinen arteko hartu-emonak lantzeko espazioa izango da.
Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2, 3 eta 4an burutuko da Eibarko Markeskoa Jauretxean eta hiru egun horreetan, goi mailako adituen eskutik, egitarau interesgarria garatuko da. Nahi dauenari, gainera, Eibarren bertan lo egiteko aukerea eskainiko jako.
Egitaraua:
- Garagarrilak 2, astelehena: ‘Zenbateraino izan behar dau bertsolariak kantari?’
9:00etatik 13:00etara:
Berbaldia: Josu Zabala
Mahai ingurua: Josu Zabala, Amaia Zubiria eta Bixente Martinez. Moderatzailea: Xabier Paya.
14:30etatik 16:30etara: Ahotsaren lanketa tailerra.
20:00etan: Bertso emonaldi berezia: ‘Gora gu ta gutarrak’, Eibarko Coliseo aretoan.
- Garagarrilak 3, martitzena: ‘Zergaitik ez dogu arrazoi, gitxi garalako?’
Goiz eta arratsaldez: Andoni Egañak eskainiko dauen ikastaro teoriko-praktikoa.
20:00etan, Eibarko Coliseo aretoan: Andoni Egañaren gidaritzapean, bertso-saio berezia. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Xabier Paya.
- Garagarrilak 4, eguaztena: ‘Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?’
9:00etatik 13:00etara:
Berbaldiak: Unai Iturriaga eta Ana Urkiza.
Mahai-ingurua: Unai Iturriaga eta Ana Urkiza. Moderatzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
20:00etan: Bertso emonaldi berezia: ‘Ornitorrinkus’. Maialen Lujanbio bertsolariak eta Judith Montero musikariak eskainitako hots eta hitzen saio esperimentala.
Saioaren ostean solasaldia.
Bertsolantegia
• Kulturgintzan eta bertsolaritzan jakin-mina dauen edozeinentzat.
• Bertso eskoletako gazteentzat.
• Edade desbardinetako bertsozale eta euskaltzaleentzat.
• Berbaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, eztabaida foroak, bertso ekitaldiak…
• Irakasle / hizlariak: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Amaia Zubiria, Bixente Martinez, Xabi Paya, Ana Urkiza…
• Matrikulazinoa: maiatzaren 7tik bagilaren 21era UEUren web gunean (www.ueu.org) edo 943821426 telefono zenbakian.
• Prezioa: orokorra: 69 euro; ikaslea-lanbakoa-jubilatua: 63 euro; UEUko kidea: 59 euro; UEUko kidea + ikaslea-lanbakoa-jubilatua: 52 euro. Egun bateko matrikulea: 28 euro.
Lotarako aukerea eskainiko da.
• Lotarako egoitza: Eibarko Ingenieritza Eskolea.
• Prezioa: 9.50 € /gaueko
Argibideak: Bertsozale Alkartean:
komunikazioa@bertsozale.com edo Tel: 943217798
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!