Oihane Perearentzat Arabako txapela

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Bertsolaritzea

Urte askotan bigarren geratu ondoren (2002an, 2004an, 2005ean eta 2006an), Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) izan zan onena eta berak irabazi eban Arabako txapela.

Emakume batek jantzi dau lehen aldiz Arabako bertsolari onenaren txapela. Pasa dan zapatuan jokatu zan Arabako Bertsolari Txapelketaren finala eta gustora geratu ziran bertaratutako guztiak.


Urte askotan bigarren geratu ondoren (2002an, 2004an, 2005ean eta 2006an), Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) izan zan onena eta berak irabazi eban Arabako txapela. Iñaki Viñaspre izan zan bigarrena, eta eguneko ezustekoa Zigor Enbeitak emon eban, igazko txapelduna azkena geratu zan eta.


Oihane Pereak, bertso eskoletan buru-belarri dabiltzan neskei, familiari eta bertsoa maite daben euskaltzale guztiei eskaini eutsen txapela, airean botaz entzuleakana.

Gasteizko bertso-eskolan ikasi eban bertsotan 12 urtegaz eta gaur egun, bertsolaritza irakaslea da bera.


Sailkapena:

1- Oihane Perea 599,5 puntu.

2- Iñaki Viñaspre 570,5 puntu.

3- Asier Otamendi 394,5 puntu.

4- Manex Agirre 389,5 puntu.

5- Juan Mari Juaristi 383,5 puntu.

6- Zigor Enbeita 378 puntu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu