Oihane Perea nagusi Aramaioko finalerdian
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaOihane Perea gasteiztarra izan zan atzo, Aramaioko Kultur Etxean jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdiko irabazlea. Ofizioko lanean erregulartasunez eta fin ibili zan, eta kartzelakoan, egindako lana biribildu eban. Pereaz gan, Otamendi eta Juaristi ziran hautagai nagusiak eta ez eben hutsik egin.
Zigor Enbeita nagusi Zigoitian
2007-03-20 01:00 Bertsolaritzea Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre izan ziran bigarren eta hirugarren, puntuetan bardindutaZigor Enbeitak irabazi eban pasa dan domekan Zigoitian izandako Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. Saio erregularra eta ia akatsik bakoa osotu eban bertsolari izarrarrak eta bost punturen aldea atara eutsen Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri.