Gernika-Lumoko udalak, ‘Bertsolaritzea 2006-2007 ikasturtea’ proiektua garatzeagaitik, BIE diruz lagundu dau

Bizkaie! 2007-05-24 02:00   Bertsolaritzea

Ikasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.

Gernika-Lumoko Udalak, euskal kulturea eta euskereagazko dauen konpromisoa kontuan hartuta, herrian ‘Bertsolaritza 2006-2007’, Bizkaiko Ikastolen Alkarteak aurrera eron dauen proiektua, diruz lagundu dau. Ikasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.

Gernika-Lumoko Udalaren Euskara Bizibarritzeko planak finkatzen dituan ekintzetako batzuk bultzatzen ditu ‘Bertsolaritza Gernikan’ egitasmoak, besteak beste, kulturgintzea sustatu eta ikastetxeakaz ekintzak antolatzea. Era horretara, kontuan hartuta, Udal Euskera Zerbitzuak bere egitasmoen artean aintzat hartutako bat dala ‘Bertsolaritza Gernika-Lumon 2006-2007’, Gernika-Lumoko Udalak 3000 euroko dirulaguntzinoa emon deutso Bizkaiko Ikastolen Alkarteari, egitasmo hau udalerrian garatzeagaItik.

Proiektu honen bidez, bertsolaritzea ikasgeletara eroaten da, bertan, lehenengo irakaspena emonez gelako ume guztiei. Gero, bertsolaritzan aurrera egiteko gogoa daukanari laguntzinoa eskaintzen jako, aparteko klaseakaz edota ikastetxeetan saioak eginez. Bertso Klaseak Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolan, Seber Altube ikastolan eta Gernika BHIn emon dira. Baina urtean lautan bertso ikastaroak barnetegi formatoan egiten dira, azken aldietan Gorozikako aterpetxean antolatutak. Gainera, ikastetxeetan bertso saioak be egin dira, bertsotan jentaurrean egin nahi izan dauenarentzat.

Kurtso amaieran, bertso txapelketak antolatzen dira, urtero. Alde batetik, Busturialdeko BBK lehiaketa, maila bikoa: 18 urtera artekoen maila batekin, eta 23 urtera artekoena bestea. Eta bestetik, Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea be jokatzen da, idatzian zein bat-batean. Gernika-Lumon idatzizko kanporaketa bat (maiatzaren 7an) eta finala (maiatzaren 18an) jokatu ziran. Finala egin ostean, Kultur Etxeko balkoitik abestu eta sari banaketea egin zan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu